Nola ez gaitu, bada, harrapatuko WhatsAppak, ia guztia egiten uzten digu eta? Taldeko bideo-deiak, ahots bidezko oharrak, gifak… eta stickerrak! Bai, badakigu Telegrami baino gehiago kostatu zaiola, baina, oraindik ere, WhatsApp da gure aplikazio gogokoenetako bat… Eta kikara-pegatinak, animaliatxoak, aurpegiak, pertsonak… horiez guztiez gain, sticker ugari deskarga dezakezu doan, eta zeureak sortu zure lagunen eta zure Misifu katutxoaren argazkiekin, bai eta Star Warseko pertsonaien argazkiekin ere. Sticker pertsonalizatuak!
Arazo bakarra da horiek sortzeko beste app bat behar duzula... baina, ikusiko duzu, seguru asko, laster, WhatsAppek berak sortuko du horretarako tresna egokia bat. Bada, egun hori iritsi arte, kontatuko dizugu nola sor ditzakezun zure stickerrak, zure WhatsApp taldeetako kideek flipatu dezaten.
Sticker Maker. Hau oso erraz erabiltzen da da; sinple-sinplea da, eta Android eta iOS sistemetarako dago erabilgarri. Programa ireki orduko, Crear nuevo paquete de Stickers aukera ikusiko duzu. Aukera hori sakatuta, 30 koadro huts dituzu, zure galeriako argazkiekin osatzeko. Hortik aurrera, guztia oso intuitiboa da: koadro horietako bat sakatuta, argazki-editorea zabalduko da, galeriako argazki bat hautatu edo unean bertan argazki bat ateratzeko. Argazkia prest duzula, Free hand tresnarekin moztu eta gorde, besterik ez duzu egin behar. Eta listo: zure lehen stickerra prest duzu. Eta horrela 30era iritsi arte.
Sticker Studio. Aplikazio hori Android sistemarako bakarrik dago, eta 30 pegatinako 10 bilduma sortzeko aukera ematen du. Eta beste efektu batzuk eransteko aukera ere ematen du, hala nola testua eta marrazkiak. Gainerakoan, argazkiak hautatzeko eta editatzeko modua oso antzekoa da, eta doakoa da.
WSTicK. App hau iOS sistemarako bakarrik dago, eta doakoa da. Gainerakoekin alderatuta duen abantailetako bat da editatzeko aukera gehiago dituela: letra-mota, atzealde eta emotikono ugari, argazkiei ertza jartzeko aukera... Eta, gainera, funtzio automatiko bat du, bizkor laguntzen duena hautatzen argazkiaren zer zati gorde, atzealdea ezabatuta. Eta gero edizioa findu nahi baduzu, sakatu zoomari, eta listo. Osatuenetako bat da, baina iPhonetarako bakarrik dago…
A, eta Instagram nahiago baduzu eta animazioak gehiago gustatzen bazaizkizu, lan txiki bat emango dizugu: bisita ezazu Instagrameko gure profila eta haluzinatu egingo duzu gure sorkuntzekin; izan ere... izugarri gustatzen zaizkigu! Tira..., badakigu ez dela oso polita guk esatea, baina... Animatzen zara begiratu bat ematera? Ahaztu gabe, idatzi zure iruzkinak, eta esan zer iruditzen zaizkizun!