Mugikor-markek badakite merkaturatze bakoitzean ikusmin handiena nola sortu. Samsung aditua da horretan, eta horixe egin du berriro ere S22 berriekin. S22, S22+ eta S22 Ultra aurrez erosita, Galaxy Buds Pro entzungailuak oparituko dizkizu. Eskura dituzu dagoeneko Euskaltelen mugikorren dendan.

Modelo horien xehetasunak ikusi baino lehen, jakin nahi duzu Samsung-ek zergatik duen halako arrakasta mugikor-sail berri bat estreinatzen duen bakoitzean?

Samsung merkaturatze baten erradiografia

Urtero, mugikorren fabrikatzaileek munduaren aurrean aurkezten dituzte beren produktu nagusi berriak, beren mugikor ezagunenak. Eta jende guztia aurkezpen horren zain-zain egoten da. Nola lortzen dute hori?

  • Unpacked: Samsungek inork ez bezala daki misterioa gordetzen, eta ez du txintik ere esaten modelo berrien ezaugarrien inguruan, haiek merkaturatu arte. Eta mundu osorako streaming bidezko ekitaldiak egiten ditu horretarako.
  • Aurreerosketa: ez dago lehena izatea baino gauza esklusiboagorik. Eta are gehiago opari apartak eskuratu baditzakezu (hala nola entzungailuak edo beste osagarriren bat), markaren produktu berriena estreinatzeagatik.

Eta horrela lortzen du jarraitzaile mordoa urteko berritasuna estreinatzeko zain edukitzea.

Beste bi bitxikeria:

  • S saileko modelo bakoitza bat dator merkaturatu zen urtearekin, 2020az geroztik. 2022an gaudenez, hauek S22 sailekoak dira.
  • Eta S horrek ‘Supersmart’ esan nahi du. Hau da, puntakoetan puntakoena.

S sail berriaren merkaturatu aurreko sustapena, opari eta guzti

Galaxy S22 sail berria aurkeztu du Samsungek; Galaxy Buds Pro entzungailuak dakartza opari. Otsailaren 9tik 24ra iraungo du sustapenak, Galaxy S22 eta S22+ modeloak aurrez erosteagatik, eta otsailaren 9tik martxoaren 10era, S22 Ultra erosteagatik.

Ikusi hemen sustapenaren xehetasun guztiak.

Egin desafio gauari, hautsi argiaren arauak

Samsung-en sail berri bakoitzak 3 modelo ditu, elkarren antza handia duten hiru senide, baina aldeak ere badituztenak pantailaren tamainari, bateriari edo argazki-kamerari dagokienez.

Honelakoak dira S22 berriak:

  • Samsung Galaxy S22, 36€-tik hasita: 6,1”-ko pantaila, 50+12+10 MPX-eko kamera nagusia eta 10 MPX-eko selfietarako kamera, 128GB-ko biltegiratze-memoria, 8GB-ko RAM memoria, 3700mAh-ko bateria, Android12 eta 5G.
  • Samsung Galaxy S22 Ultra, 45€-tik hasita eta hasieran 145€ ordainduta: 6,8”-ko pantaila, 108+10+10+12 MPX-eko kamera nagusia eta 40 MPX-eko selfietarako kamera, 128GB-ko biltegiratze-memoria, 8GB-ko RAM memoria, 5000mAh-ko bateria, Android12 eta 5G.

Aukeratu zein egokitzen zaion ondoen bilatzen ari zarenari, eta baliatu merkaturatu aurreko sustapena Galaxy Buds Pro entzungailuak doan eskuratzeko.