Gogoan duzu noiz sortu zenuen posta elektronikoko zure lehenengo helbidea? Zenbat sortu dituzu harrezkeroztik? Pentsatu une batez: Gmail-ekoa, mugikorrerako; pertsonala, Yahoo-n; Hotmail-eko beste bat zozketa eta sustapenetan parte hartzeko, unibertsitatekoa, enpresakoa...

Dagoeneko badakizu, noski,Gmail, Outlook, Yahoo!etaiCloud-ek aukera ematen dutela posta elektronikoko zenbait kontu bateratzeko, baina muga garbi batzuk dituzte eta, gainera, ez dira oso intuitiboak. Bada, sekulako nahaste-borrastea baduzu hainbeste posta-helbideren artean eta denak aplikazio beraren bidez kudeatu nahi badituzu, jarraitu irakurtzen ????

Newton Mail

Posta kudeatzeko aplikazio onenetako bat da, bateragarria baitaGmail, Outlook, Exchange, Yahoo!, iCloud MailetaIMAPprotokoloaren bidez konfiguratutako beste edozein konturekin. Funtzio aurreratu eta aukera oso praktikoak ditu, hala nola akats baten ondorioz bidalitako mezu bat berreskuratzekoa, hartzaileak mezua zabaldu duen jakitekoa, bidalketak programatzekoa edo edukiaEvernoten,Pocket-en eta antzeko beste aplikazio batzuetan gordetzekoa.Doako proba-bertsio bat daukazu sistema guztietan:iOS,Android,WindowsetaMac App Store.

Alto

Bateragarria daGmail, Outlook, Yahoo, Hotmail, iCloud eta beste zenbaitekin… Nabarmentzekoa da interfazearen diseinua: oso deigarria eta erabilerraza. Mezuak erraz-erraz kudeatzeko aukera ematen du, eta zereginen kudeatzaile bat ere badu. Bi funtzio aplikazio bakar batean! Gainera, fitxa batean jasotzen ditu postan atxikita iristen zaizkizun argazki guztiak, erraz ikusteko zer mezutan zenituen gogoratu behar izan gabe.Doaneskuratu daitekeAndroidetaiOSsistemetarako.

BlueMail

Gero eta ezagunagoa da aplikazio hau, funtzio pila eskaintzen dituelako etadenak doandirelako!AndroidetaiOSbertsioetan, sarrerako ontzi bateratua du bai IMAPeko kontu guztietarako (zerbitzarian gordetzen dira mezuak) edoPOP3kontuetarako (gailuan kargatzen dira mezuak). Kategoriaka sailka ditzakezu, eta geroago berreskuratu, begiratu bakar batez ikusteko zer zeregin dituzun oraindik egiteko. Gainera, kolore bat eslei diezaiokezu kontu bakoitzari eta taldeak sor ditzakezu, zenbait pertsonarekin batera jartzeko harremanetan.

myMail

Aplikazio erraz etadoakoada, oso bilatzaile sendoa duena eta aukera ematen dizuna oso erraz aurkitzeko zure kontu guztien artean bilatu nahi duzun mezua. Zure kontaktuen argazkiak ere esporta ditzakezu, berehala jakiteko nork idatzi dizun. Eta, gainera,bateragarria da IMAP eta POP3 bidez konfiguratutako kontu nagusiekin. Deskargatu doaniOSetaAndroiderako

Erabiltzen duzu kudeatzaile hauetakoren bat? Ezagutzen duzu besteren bat , intuitiboagoa eta erabilerrazagoa?Bada, emaguzu horren berri, iruzkin batean ????