Euskaltel Konekta Fundazioak Euskaltelek Derion duen egoitzan bideo-jokoen elitea elkartu zuen Gameguneren aurtengo edizioan (dagoeneko 21.a). Lau talde bikainek izugarri gozarazi ziguten Counter-Strike Global Offensive (CS:GO) txapelketa ikusgarrian. Tentsioa antzematen zen giroan, baina bereziki giro ona eta kiroltasuna nagusitu ziren jokalarien artean. Azkenean, Portugalgo Vodafone Giantsek irabazi zuten edizio hau.

Espainiar Estatuko eSports lehiaketa beteranoenari egoitza eskaintzeko asmoz, Euskaltelen egoitza nagusia eszenografia zainduarekin girotu zen, bi pantaila handi eta eszenatoki nagusi bat jarrita, non jokalariek dena eta gehiago eman baitzuten. Eta han ziren CS:GO-ko caster onenak, Sergio G. eta Pitu Herranz, bideo-jokoetako izarren estrategia guztiak zuzenean kontatzeko.

GameguneTV

Baina haiek ez ziren izan lehiaketako eta lehiaketatik kanpoko xehetasun guztiak adi segitu zituzten bakarrak. Alxshow, jokalari ezaguna eta eSport-en alorrean aditua, GameguneTV programa zuzentzeaz arduratu zen.

Euskaltelen egoitza nagusian zuen platotik gamer-komunitateko aurpegi ezagunak pasatu ziren, hala nola Aidy García Cortés (Vodafone Giants-eko CS:GO jokalaria) eta Manuel Ness Baron (Team Spain Overwatchekoa). Baina ez ziren bakarrak izan, berarekin egon baitziren partnerrak, youtuberrak, programatzaileak eta jokalariak. Haiekin eSports komunitatearentzat interesgarriak diren gai askori buruz hitz egin zuen, esate baterako, Gameguneko txapelketak izaten ari diren bilakaerari buruz.

Hemen duzue GameguneTVko 3. saio osoa:

Badakigu milaka jarraitzaile dituela, eta, beraz, Twitch de Gamegune kanalaren bidez zuzenean ikusi ahal izan zituzten partida guztiak.

Estatuko talderik onenak

Baina goazen harira. Nork irabazi zuen finala? Edizio honetan, lehen mailako lau gamer-talde profesional aritu ziren aurrez aurre: Exile, Mad Lions EC, Vodafone Giants eta x6tence. Jokoan onenak direla erakusteaz gain, sari hauek jaso zituzten: 12.000 euro irabazleek, 6.000 euro bigarrenak, eta 3.000 euro hirugarren eta laugarren finalistak.

Portugalgo Vodafone Giants taldea izan zen Gamegune 21 lehiaketaren garaile, finalean 3-0 irabazi baitzion x6tence taldeari. Finalerdietan, Exile eta Mad Lions taldeei irabazi zieten biek, ez zailtasun gutxirekin, txapelketa honetako maila gorena berretsi zuten partida zirraragarrietan.

Zorionak guztioi, primeran pasatu baikenuen zuei esker!

Eta zu, han egon zinen? Twitch-en ikusi zenuen? Konta iezaguzu zure ustez zer izan zen Gameguneko onena, eta adi hurrengo edizioei.