Euskaltelentzat, teknoflash izateak esan nahi du azkarrena izatea teknologiarik puntakoena eskuratzen. Xiaomi Mi Electric Scooter 1S patinete elektrikoa bezain azkarra izatea, Xiaomi Mi Watchbezain adimenduna, eta 43 hazbeteko LG UHD telebista bezain jostalaria. Teknoflash bazara, egizu hegan.

Xiaomi Mi Electric Scooter 1S

Xiaomi Mi Electric Scooter 1S, hilean 18€-ren truke

Konta geniezazuke 25km/h-ko abiadura maximoa lortzen duela, hiru segundoan tolestu daitekeela, behin bakarrik kargatuta 30 kilometro egin ditzakeela, hiru abiadura dituela (oinezkoen pausorako bat, paseatzeko beste bat eta fast and furious 😉), oso erraz kontrolatzen dela, eta oso segurua dela, balazta-sistema bikoitza baitu, aurrekoa eta atzekoa.

Baina, horren guztiaren gainetik, nabarmendu nahi dugu ekologikoa dela, auto-ilarak saihesten dituela, ez daukazula aparkatzen ibili beharrik, oinez joanda baino azkarrago iritsiko zarela, etxean bizikleta batek baino toki gutxiago hartzen duela, eta dibertigarria eta harro erakustekoa dela.

Xiaomi Mi Watch

Xiaomi Mi Watch, hilean 5€-ren truke

Oso erosoa da kirola egiteko; 117 modu desberdin ditu, eta, gainera, bihotz-maiztasuna, abiadura eta erretako kaloriak neurtzen ditu.

Jasotako deiak eta oharrak erakusten ditu, eta 100 pantaila-diseinu baino gehiago ditu aukeran; tartean, betiko Casio erlojuaren tankerako bat. Iraupen luzeko bateria du, eta 16 egun iraun dezake.

Eta, gainera, zer ordu den ere ikus dezakezu 😉.

43 hazbeteko LG UHD telebista

43”-ko LG UHD telebista, hilean14€-ren truke

Estreinatu filmaren, sofaren eta mantaren denboraldia merezi duen moduan, Smart TV LG batekin.

Teknoflashentzako zenbait datu:

  • Quad Core 4K prozesadorea.
  • Ahots-morroi nagusiekiko bateragarria.
  • Ultra Surround 2.0 ch.
  • Zuzendari modua.
  • UL Cybersecurityk ziurtatua.
  • Jokoetarako: HDR GiG (eguneratzea), ALLM.

Ezin hobeto geratuko zaizu egongelan.

Aprobetxatu Euskaltelen flash eskaintza hau, eta eskuratu teknologiarik puntakoena aukerak ihes egin baino lehen: Xiaomi Mi Electric Scooter 1S, Xiaomi Mi Watch eta 43”-ko LG UHD telebista.