Une honetan, zure eta zure familiaren osasuna da garrantzitsuena Euskaltelentzat. Ondo izatea espero dugu. Dagoeneko gutxiago falta da, eta elkarrekin, borroka hau irabaztea lortuko dugu.

Bitartean, lanean ari gara zuretzat soluzio onenak bilatzeko, “Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat” lema egia bihurtuz. Horregatik, ekimen hauek jarri ditugu martxan etxean egon behar dutenen konfinamendua eta ospitaleetan daudenen egonaldia eramangarriagoak izan daitezen.

Kolektibo ahulak eta ospitalean dauden pertsonak

Eten digitalaren aurka gure ekarpena egiten saiatu gara, kolektibo ahulenei konektagarritasuna eskainiz. Ez ditugu ahaztu ospitaleetan daudenak, eta haien egonaldia eramangarriagoa egiten ahalegintzen gara. Hauxe izan da gure ekarpena:

  • 50 gigako 200 SIM txartel eman dizkiogu Eusko Jaurlaritzari behar bereziak dituzten ikasleen artean banatzeko
  • 500 SIM txartel eman dizkiogu Nafarroako Gobernuari, Nafarroako ikasleek konfinamenduan ere ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten. Ospitaleetan eta bazterketa-egoeran dauden pertsonen artean ere banatu dira txartelok
  • SD Eibar Fundazioari modemak eta tabletak eman dizkiogu, Gurutze Gorriarekin eta Eibarko Udalarekin batera baliabiderik gabeko herriko 59 familiari banatzeko, eta, hala, haien seme-alabek ikasketekin modu telematikoan jarraitu ahal izateko
  • Besteak beste, e-book-ak, aurikularrak eta mugikorren kargagailuak eman dizkiegu Bilboko suhiltzaileei, ospitaleratutako pertsonen egonaldia eramangarriago egiteko
  • Osasun-krisian gizarte-ekimenei egiten diegun ekarpena

  • Doako telefono-lineak eman dizkiegu Gipuzkoako adinekoen egoitzei, Aldundiaren ‘Besarkada birtualak’ ekimenaren barruan, familiekin komunikatu ahal izateko
  • Gure onlineko telebista-plataforman (Edonon Onlineko telebista) doan sartzeko aukera eman diegu ospitaleratutako pertsona guztiei. Lehen 15 eguneko tartean, 1.000 pertsonak baino gehiagok aktibatu dute doako zerbitzu hori

Gizartearekiko konpromisoa

Konfinamendu-aldi honetan, Euskaltelek bat egin du Boluntarioen Bilatzailea ekimenarekin. Ekimen horren bidez, konfinamendu-egoeragatik laguntza behar duten pertsonak haien eskaerak bete ditzaketen boluntarioekin harremanetan jarri dira.

Aste Santuko erlijio-liturgiak etxeetara eraman ditugu, Bilboko Gotzaindegiarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Adimen artifizialeko sistemak jarri ditugu ospakizunak zuzenean web bidez emateko.

Baldin eta kanpoan lan egin behar baduzu edo wifirik ez baduzu, giga estrak emango dizkizugu behar dituzun mugikor-lineetan.

Zure ondoan egon gara, zure kezkak entzun ditugu, gure sare sozialen eta blogaren bidez informazioa eman dugu, aholkuak eman ditugu egun hauek eramangarriagoak izan zaitezen, eta sarea zentzuz eta arduraz erabiltzeko gomendatu dugu beti. Eta https://www.euskaltel.eus/nietxeangelditukonaiz webgunean jarri dugu dena, beti egunean egon zaitezen.

Gainera, etxeko bezeroentzako arreta-plataformak eta enpresentzako laguntza teknikoa indartu ditugu, langileen telelan-premiei erantzuteko.

Aisialdiko eduki gehiago

Telebistako eduki gehiago eskaini ditugu, egunak eramangarriagoak izan daitezen.

Osasun-krisian gizarte-ekimenei egiten diegun ekarpena

Jabetzen gara egoera aldatu dela, eta zuretzat lagungarri izan nahi dugu. Horregatik, zerbait berezia behar baduzu, nahiz sinesgaitza iruditu, jarri gurekin harremanetan. Lehenbailehen soluzio bat ematen saiatuko gara, edo, bestela, aukerarik onena bilatzen.

Hemen jarraitzen dugu, zuri entzuteko, inoiz baino hurbilago eta elkartuago. Elkarrekin, lortuko dugu. Animo! Seguru gaude dena ondo aterako dela. Bien bitartean, zaindu.