Mundu mailako krisiaren urtea izateagatik ere bai; baina, batez ere, izan duen hazkunde ikaragarriagatik gogoratuko du 2020a OPPOk. Zehazki, haren salmentek % 1.456 egin zuten gora iazko hirugarren hiruhilekoan, Canalys aholkularitzaren datuen arabera. Ikaragarria da, eta, hori ospatzeko, aukera ezin hobea eskaini nahi dizu Euskaltelek: OPPO A72a, hilean 7 € ordainduta.

Hori bakarrik esanda, lehen bezalaxe geratuko zinen, baina adi: 48 Mpx-eko lau kamera ditu, 128 GB-ko biltegiratze-memoria, 4 GB-ko RAM memoria eta 5.000 mAh-ko bateria. Eta horrek guztiak zer esan nahi du?

Argazki profesionalak

Dituen lau kamerei (48 Mpx + 8 Mpx + 8 Mpx + 2 Mpx) eta 16 Mpx-eko selfieari esker, profesionalek bezain argazki onak egin ditzakezu.

Gaueko argazkiak ere, askoz zailagoak diren arren, oso argi ateratzen dira, 2.0 Gaueko Ultra Moduari esker. Giza begiak hauteman ezin dituen distirako eta xehetasuneko irudiak ematen ditu.

Gainera, Beauty IA sistema bat du, “hainbat larruazal-tonu identifika ditzakeena egoera eta argi-baldintza desberdinetan. Larruazal benetakoaren efektu finagoa lortzen du, eta ingerada-efektu leunagoa”, OPPOkoek berek diotenez.

OPPO A72

Kalitate handiko bideo-grabazioa eta bideo-edizioa

OPPOren bereizgarrietako bat da, zalantzarik gabe, eta, horrekin batera, baita Bideo-egonkorgailua ere, eszena mugimendudunak grabatzeko.

Horregatik du hainbesteko arrakasta gazteenen artean, haiek ezin baitute Tik Tok gabe bizi. Adimen artifiziala erabiltzen duen mugimendu aurkako sistemari 4K-ko kalitatea gehitu behar zaio, bai eta kamera geldoaren funtzioa ere (120 fotograma segundoko).

Diseinu kurbatua

6,5 hazbeteko pantaila handia erraza da erabiltzen, 3Dko diseinu kurbatuari eta fintasunari esker (1,73 mm-ko lodiera baino ez du). Gainera, hatz-marka bidezko desblokeatzea aldamen batean dago.

Biltegiratzeko ahalmen handia

Mugikor bat erosteko orain gehien begiratzen den ezaugarrietako bat barne-memoria da. Izan ere, inori ez zaio gustatzen telefonoa bete delako argazkiak deskargatzen ibili behar izatea.

OPPO A72ak 128 GB jartzen ditu zure esku (64 GB libre erabiltzailearentzat), arazo hori saihesteko. Eta ahalmen handiagoa izatea nahi baduzu, microSD txartel bat erabil dezakezu.

Bere prozesadoreari eta 4 GB-ko RAM memoriari esker, errazago ibiliko dira aplikazioak eta jokoak, baita aldi berean bat baino gehiago erabilita ere.

Denbora gehiago bateria kargatu gabe

5.000 mAh-ko bateriak 34 bat dei-ordu iraun dezake. Beraz, ez duzu egun osoan entxufatu beharko. 18 W-eko karga azkarra du, baita alderantzizko karga ere, lagun baten telefonoari bateria eman ahal izateko.

OPPO A72

Ez dago zalantzarik: OPPO A72ak ekipamendu eta prezio ezin hobeak ditu. Orain badakizu zergatik hazi diren hainbeste fabrikatzaile txinatarraren salmentak.

Eta zu, aldatu al zara OPPOra? Esaguzu mugikor hauetatik zer gustatzen zaizun gehien.