Urte osoa daramazu oporren zain, udako egoitzara ihes egiteko. Eta erosotasun guztiak eduki nahi dituzu, etxean bezala sentitzeko. Erlaxatzeak ez baitu deskonektatzea esan nahi. Horregatik, Euskaltelen erraz-erraz jarriko dizugu, nabigatzeak ez zaitzan estresatu, non eta ez zaren itsasoan ibiltzen?.

Euskaltelekin, 100 megako Internet eduki dezakezu zure bigarren etxean, 19 €/hil ordainduta.

Ez duzu zure mugikorraren daturik erabili beharko

Kanpoan zaudenean, mugikorreko gigak erabiltzen dituzu konektatuta egoteko; baina, noski, datuak oso azkar jaisten dira.

Azkenean, merkeagoa da bigarren etxebizitzan Internet jartzea, zure tarifa ez agortzeko eta zure ohiko bizilekuan egiten duzuna lasaitasunez egin ahal izateko:

  • Zure telesail eta film gogoenak ikusi Netflixen.
  • Hirian geratu diren senideekin eta lagunekin bideo-deiak egin.
  • Bista ederrekin lan egin, oraindik oporretan ez bazaude.
  • Zure laguntzaile birtualari edo bozgorailu adimendunari probetxua atera.
  • Erosketak online egin.

Azken finean, etxean bezala egon.

Internet bigarren etxean

Internet bigarren etxean

Zure bigarren etxearu abiadura emateko, gauza bakarra behar duzu: Euskaltelekin Internet kontratatuta izatea zure bizileku nagusian.

Infinity pakete bat baduzu, 19 €/hil ordainduko duzu.Gainerako bezeroentzat, 19 €/hil 6 hilabetez, eta, gero, 25 €/hil.

Aprobetxatu aukera hau ekainaren 30era arte, eta gozatu udaz Interneti uko egin gabe.