Ondarroako 4.500 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri horretako bizilagunek 10 gigarainoko Interneterako sarbide simetrikoak izan ditzakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Ondarroa:

Leia-Artibai eskualdeko arrantzale-herri ederra da Ondarroa, mendiaren eta Artibai ibaiaren artean kokatua.

Kostaldeko paradisu bat, zeinean goza baitezakegu hainbat leku bereziren ikusmiraz; adibidez, Arrigorriko eta Saturrarango hondartzak eta Fraile haitzeko itsaslabarrak.

Arrantza-tradizioaren arrasto garbia dugu Portu Zaharra, antzina itsasontziak lotzen ziren kaia, eta Egidazu Kaia, arraina nola harrapatzen eta tratatzen den jakiteko lekurik onena gaur egun.

‘Zubien herria' esaten diote Ondarroari. Eta ez da harritzekoa: hor ditugu Zubi Zaharra, historikoa, Hondartzako zubia eta Itsasaurre zubia.

Zubitik zubira bitartean, hirigune historikoa eratzen duten kale piko, baserri, ermita eta dorreen labirinto ikusgarri bat, erroak Erdi Aroan dituena (XIV. mendea).

Gastronomiaren aldetik, nola ez, aipatzekoak dira marmitako goxoa eta artisau-erako antxoa-kontserbak.

Orain, Ondarroak, ondare natural eta historiko baliotsuari, merkatuko zuntz sare modernoena gehitu dio, Euskaltelek hedatua.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoak lor daitezke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Ondarroako bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara, eta ekipamendua doan aldatuko dizugu. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Ondarroako udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Ondarroako Udala.