Etxean egon behar ez baduzu eta finkora egindako deirik galdu nahi ez baduzu, aktibatu deiak desbideratzeko aukera, Euskaltelen bezeroentzako Android edo iOS mugikorretarako doako aplikazioaren bidez, edo webguneko Bezeroaren Gunearen bidez. Oso erraza da; oso urrats gutxitan nola egin azalduko dizugu.
Bezeroaren aplikazioaren bidez desbideratzea deiak
Desbideratu zure etxeko deiak mugikorrera, zauden tokian zaudela.
Sartu Euskaltelen bezeroentzako Android eta iOSmugikorretarako aplikazioan. Hautatu kontratatutako finkoko produktua, eta sakatu “Konfiguratu” botoia, eta, ondoren, “Desbideratzeak”.
Aktibatu komeni zaizun aukera:
- Beti: finkoan jasotzen diren dei guztiak desbideratu nahi badituzu.
- Komunikatzen ari bada: telefonoa beste dei batekin erabiltzen ari zarenean desbideratuko du deia.
- Erantzuten ez badu: telefonoak jo eta tarte jakin batean erantzuten ez baduzu desbideratuko du deia.
Adierazi zer finko, mugikor edo ahots-postontzitara desbideratuko duzun deia.
Gorde konfigurazioa, eta handik 20 segundora mezu bat jasoko duzu esanez desbideratzea behar bezala konfiguratu dela.
Webguneko Bezeroen Gunearen bidez desbideratzea deiak
Webguneko Bezeroaren Gunearen bidez ere desbidera ditzakezu deiak.
Horretarako, bete jarraibide hauek.
- Sartu Bezeroaren Gunera
- Hautatu “Produktuak”
- Sakatu zein telefono finkotatik desbideratu nahi dituzun deiak
- Sakatu “Aktibatu zerbitzuak” zerbitzu gehigarrietan
- Sakatu Aldatu desbideratzeak
Aukera duzu dei guztiak desbideratzeko, beste batekin hitz egiten ari zarenean desbideratzeko edo tarte jakin batez erantzuten ez duzunean desbideratzeko. Etxetik zein zenbaki finko eta mugikorretara edo zein postontzitara desbideratu behar dituzun adierazi behar duzu.
Segundo gutxian (20-30 segundo), mezu bat jasoko duzu.
Zerbitzua aktibatzea doakoa da, baina erabiltzeak gastuak ditu. Deiak beste zenbaki batzuetara desbideratzen badira, zure lineatik egindako deiak balira bezala kobratzen dira.
Ikusten duzunez, prozesua erraza eta azkarra da, bai baitakigu zenbat balio duen zure denborak. Zalantzarik baduzu, utzi zure mezua eta lagunduko dizugu.