Oraindik ez badituzu irakurtzen liburuak formatu digitalean, hobeto pentsatu beharko zenuke. Etxean leku asko aurrezteaz gain, errazago erabiltzen dira, ez dute pisurik, deforestazioari aurre egiten laguntzen duzu... Eta ez dira hautsez betetzen! Gainera, orain ez duzu ebooka bazter guztietara eraman beharrik: aplikazio asko daude dagoeneko aukera ematen dutenak nahi duzun guztia irakurtzeko Euskaltelen zure mugikorrean. Milaka liburu zure smartphonean, letra, kolorea edo argia pertsonalizatzeko behar dituzun tresna guztiekin. Nahi duzun lekuan irakurtzeko, erraz eta eroso-eroso. Irakurtzeko gure aplikaziorik gustukoenen berri emango dizugu, inoiz baino gehiago disfruta dezazun irakurketaz.

Amazon Kindle

Bihurtu zure mugikorra Kindle bat, Amazonen mugikorretarako aplikazioari esker. 1.500.000 liburu eta 1.400 ebook baino gehiago dituzu doan; On Kixote, adibidez. Aitortu: ez duzu irakurri oraindik, ezta? Eta onena: zure gailu guztietan sinkronizatzen da. Hau da, liburua mugikorrean irakurtzen has zaitezke eta utzitako lekuan jarraitu ordenagailuan, tabletan… Androiderako eta iOSerako bertsioak daude.

Google Play Books

Google Playn erosten dituzun audioliburu eta liburuak zure mugikorrean izango dituzu aplikazio honi esker: harpidetu gabe eskura ditzakezun liburuak edo doako laginen audioak. Sinkronizatzeko aukerari esker, gailu batean entzuten edo irakurtzen hasitakoa beste edozein gailutan jarrai dezakezu. Eta gauerako argia ere badu, eroso-eroso irakurtzeko eta, gero, arazorik gabe lokartzeko. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Goodreads

Irakurleen sare sozialik handiena da. Eta doakoa da gainera. 35 milioi erabiltzaile ditu, eta mila milioi liburu baino gehiago erantsi dituzte denen artean. Bilatu eta kontsultatu edozein liburu (12 milioitik gora daude aukeran), irakurri lagunen iruzkinak eta komenta itzazu; edo erabili barra-kodeko eskanerra informaziora sartzeko. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Aldiko Book Reader

Aldikok 20 milioitik gora erabiltzaile ditu 200 herrialde baino gehiagotan. Feedbooks liburu-dendan sartzeko aukera ematen dizu,best-sellerren, nobedadeen eta doako liburuen berri izateko. Horretaz gain, EPUB eta PDF formatuko zure fitxategiak ere inporta ditzakezu, oharrak erantsi, irakurketa pertsonalizatu edo hiztegia kontsultatu. Gainera, bateragarria da liburutegietan maileguan har daitezkeen ebookekin. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Bookmate — gustatzen zaidana irakurtzen dut

Aplikazio honek aukera ematen du 50.000 liburu baino gehiago eskuratzeko doan edo, harpidedun eginez, liburutegi osora sartzeko. Gainera, FB2 edo EPUB formatuan kargatu ditzakezu liburuak gero zure gailuetan irakurtzeko; liburu-gomendioak ere egiten dizkizu, zure gustuetan oinarriturik, eta lagunekin parteka ditzakezu gero. Hori bai, ordaindu egin behar da. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Scribd – Reading Subscription

Aplikazio honek nahi adina liburu, audioliburu, aldizkari... doan irakurtzeko/entzuteko aukera ematen dizu 30 egunez, eta, gero, gustatuz gero, harpidetu egin behar duzu. Scribden, Time Magazine, People, Harper’s Bazaar eta ELLE aldizkariak dituzu, adibidez; eta, dokumentuen artean, berriz, doktore-tesiak, gobernuaren txosten ofizialak eta beste mota askotakoak. Interneteko konexiorik gabe ere erabil daiteke. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Liburuak doan – Wattpad

Irakurle eta idazleentzako munduko komunitaterik handiena da, eta mugarik gabeko liburutegi bat du. Konexiorik gabe ere irakur daiteke, PDF fitxategirik deskargatu behar izan gabe. Iruzkinak erants ditzakezu, zure iritzia eman edo historiarekin interakzioan aritu. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Liburu digitalak irakurtzeko – Kobo Books

5 milioi liburu baino gehiago zure tabletan edo smartphonean irakurtzeko. Doako liburuen katalogo bat daukazu, eta ordaintzeko beste hainbat ebook. Bilatu liburu bat edo jarraitu beste irakurle batzuen gomendioei, ordenatu eta iragazi liburuak zuk nahi bezala, egin balorazio bat edo bidali iruzkin bat. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

eBiblio

Liburu elektronikoak maileguan uzteko sistema bat da, mugikorrerako pentsatua: erabiltzeko, liburutegi publiko bateko erabiltzaile-txartela besterik ez duzu behar. Eta irakurtzera! Aplikazioan sartu, eta aukera izango duzu katalogoan barrena nabigatzeko,erreserbak egiteko, online irakurtzeko eta liburuak deskargatzeko, Interneteko konexiorik behar gabe. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Ikusten duzunez, irakurketa digitala oso eroso eta erabilerraza da. Deskargatu aplikazio hauetakoren bat, eta disfrutatu gogokoen dituzun istorioez nonahi eta noiznahi.