"Dena barne" eskaintzen duen turismoaren zalea zara, ala nahiago dituzu aire zabala eta natura?  Bigarren taldekoa bazara, apunta itzazu kanpinerako eta autokarabanetarako aplikazio hauen izenak, eta zeure mugikorretik ekin abenturari. Deskarga ezazu aplikazio horietakoren bat, eta hasi hurrengo bidaia prestatzen.

Kanpina

CampingES+

Iberiar penintsulako kanpinen batera joan nahi baduzu, 1.100 ageri dira zerrenda honetan. Aurkituko ahal duzu bakarren bat! Sartu kanpinari buruzko informaziora: argazkiak, tarifak, ibilbideak... Erabili haren bilatzailea edo aktibatu GPSa zugandik hurbil bakarren bat dagoen jakiteko. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Gamping – Lorategietako kanpinak

Probatu al duzu gampinga? Geolokalizazioaren bidez, alokairuan eskaintzen dituzten zenbait eremu eta inguru pribatutara joan zaitezke. Anfitrioien profila ikusteko aukera ematen dizu aplikazio honek, eta erreserba egitekoa. Zoritxarrez, Androiderako bakarrik dago erabilgarri.

Camperstop-App camperplaatsen

Pentsa: 10.000 kanpin baino gehiago zure eskura Europako 27 herrialdetan... Bada aplikazio honek hori guztia eskaintzen dizu, eta behar duzun informazio osagarria: zerbitzuak, aparkalekuak, WiFia... Gogokoen zerrendan gorde ditzakezu kanpinak, behar duzunean haiei buruzko informazioa begiratzeko.

Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

ACSI Campings Europa

Aplikazio honek Europako 8.600 kanpinen katalogo bat eskaintzen dizu. Aplikazioaren doako bertsioak 50 ikusteko aukera ematen dizu, baina herrialdekako pakete bat eros dezakezu edo, nahiago baduzu, gida osoa (0,99 € eta 12,99 €, hurrenez hurren). Bilatu behar duzun hori geolokalizazioaren edo iragazkien bidez, gehitu kanpinak zure gogokoen zerrendara, puntuatu edo deitu, zuzenean, aplikazioaren beraren informazioa erabiliz. Eta byte bat bera ere gastatu gabe! Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

CampingCard ACSI Campings

CampingCard ACSI txartela baldin badaukazu, aplikazio hau jaitsi eta Europako 20 herrialdetako 3.319 kanpin izango dituzu eskura. Daturik erabili gabe ere balia dezakezu aplikazioa.

Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Camping Checklist

Oso lagungarria duzu aplikazio hau zure kanpin-abentura planifikatzeko, ia edozer gauzari buruzko zerrenda prestatuak baititu: kanpinak, lehen sorospenak, kanpin-dendak... Zeure zerrenda ere osa dezakezu, eta bidaideekin partekatu, eginkizunak esleitu eta zeureak kudeatu. primerako aplikazioa bidaia zoro baina aldi berean ongi prestatutako bati ekiteko.

Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Camping con niños

Umeekin joan behar baduzu kanpinera, aplikazio honetan informazio zehatza aurkituko duzu establezimendu espezializatuei buruz, eta ludoteka zerbitzurik baduten ere jakinaraziko duzu. Ondo etorri ohi da, beti, zerbitzu hori... Kanpin-katalogoa eskaintzeaz gain, haietako bakoitza aztertzen du, eta zenbait aholku praktiko ematen hasiberrientzat zein adituentzat.

Androiderako dago erabilgarri.

Autokarabanak

Autokarabanak: En Ruta

Autokarabanaz bidaiatu behar baduzu, aplikazio honek Europako 18 herrialdetako aparkalekuen eta zerbitzu-eremuen berri emango dizu. Zauden lekutik gertu dauden tokiak bila ditzakezu, zer azpiegitura duten begiratu, eta haietara iristeko biderik onena bilatu. Horrez gain, haien balorazioa egin dezakezu, zure esperientzia partekatu eta argazkiak bidali. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Furgo perfectos

Aplikazio honek furgovw.org komunitateak sortzen duen informazioa jasotzen du; katalogo zabala du, eta zure autokarabanarako lekuei buruzko informazioa. Puntu guztiak deskargatzeko eta offline nabigatzeko aukera eskaintzen du.

Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

park4night – camper van

Aurkitu eta partekatu leku egokiak, autokarabanaz edo furgonetaz egin behar duzun bidaia horretarako oinarritarako. Gomendatu gustatu zaizkizun ingurune naturalak, edo eman informazioa egin daitezkeen jarduerei buruz: ziklismoa, mendi-ibiliak, windsurfa...

Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Áreas de Autocaravanas Lite – Campercontact

Aplikazio honek, berriz, autokarabanetarako aparkalekuen eta kanpinen gaineko datu-baserik zabalena eskaintzen dizu: prezioa, kokapena, gehieneko leku-kopurua, instalazioak eta abar. Offline ere funtzionatzen du. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Eta ikusi nahi baduzu nola moldatzen diren batzuek beren autokarabanetan, Instagramen dituzu haien profilak; besteak beste, txakurneta, van_and_waves, momentosfurgueables eta lostrotafurgosenak.

Bada, horra lagunekin edo senideekin zure ametsetako bidaiari ekiteko behar duzun guztia, modu ezin errazagoan eskuratzeko moduan gainera: telefono mugikorretik, alegia. Beraz, ardura zaitez bakar-bakarrik WiFi-a Oporretan en bonuak aktibatzeaz, zure abentura guztiak sare sozialetara igotzeko.