Internet aurreko munduak eta Internet ondokoak ez dute zerikusirik. Sareari esker (sarea, maiuskulaz), zure ordenagailutik eta mugikorretik lan egin, ikasi, ligatu eta beste hainbat gauza egin ditzakezu. Ez al duzu uste ospatzekoa denik? Bada, nahiz eta zuretzat egunero den Interneten Eguna, egun ofizial bat dago mundu osoan: maiatzaren 17a.

Zergatik da maiatzaren 17a Interneten Mundu Eguna? Zergatik hasi zen ospatzen?

Hori guztia eta askoz gehiago kontatuko dizugu orain. Irakurri eta ikasi.

Zer ospatzen dugu Interneten Mundu Egunean?

Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea eta Sarerako irisgarritasuna sustatzea da egun horren helburua. Hau da, Interneten Mundu Eguna bozgorailu gisa erabiltzen da, Sareak zer eskaintzen digun jakin eta guztiok erabil dezagun mugarik gabe.

Gaur egun erabilera ia unibertsala du. Euskadin, biztanleen %82,6k erabiltzen dute Internet. Adin-tarteka, 16 eta 34 urte bitarteko euskaldunen %100ek erabiltzen dute; eta 65 urtetik gorakoen %42k.

Noiztik ospatzen da Interneten Mundu Eguna?

2005eko urriaren 25ean hasi zen guztia, Interneten Erabiltzaileen Elkarteak Interneten Mundu Eguna lehenbizikoz ospatu zuenenean Urte hartako azaroan, ordea,Tunisian egindako Informazioaren Gizartearen Goi-bileran, Nazio Batuen Erakundeari proposatu zioten maiatzaren 17a Interneten Mundu Eguna izendatzeko.

Gainera, egun berean Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna ere ospatu beharko litzatekeela pentsatu zuten, mundu garatuan informazioari balioa emateko. Eta NBEk ofizialki ezarri zuen.

¿Cómo nació Internet tal y como lo conocemos?

Nola sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Internet?

Hasiera batean, Internet helburu militarrekin jaio zen. 1983an jarri zuen martxan Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak. Bere Arpanet sarean TCP/IP protokoloa erabiltzea erabaki zuen, eta hala sortu zen Arpa Internet sarea (urteen poderioz Internet izango zena).

Handik sei urtera, 1989ko martxoan, Tim Berners-Leek lehen aldiz deskribatu zuen hipertestuak transferitzeko protokoloa, eta horren ondorioz sortu zen lehen webgunea. Urtebete geroago, 1990ean, Internet modu itxian sortu zen, CERNen barruan, eta 1991ko abuztura arte ezin izan zuten informazio hura eskuratu CERNetik kanpoko erabiltzaileek. Orduan jarri zen Internet guztion eskura...

Hazkunde esponentziala izan zuen. 1993an 100 webgune izatetik 1997an 200.000 izatera iritsi zen World Wide Web. Nazioarteko erakunde ofizialen azken datuen arabera, gaur egun 4.660 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute Internet munduan, hau da, munduko biztanleriaren ia %60k.

Euskadin ere ez gabiltza gaizki. Duela hiru hamarkada Euskaltelen hasi genuen zuntz optikoaren hedapenari esker, milaka etxek eta negoziok dute Internet.

Interneten garaiko une historikoak

Zer egingo genuke gaur Internet gabe? Sarea erortzen bada, babesik gabe sentitzen gara. Haren mende bizi gara; baina zer esan nahi du guretzat gaur egun Internetek?

Galdera erraza da, baina seguru bakoitzak bere iritzia duela. Informazio gehiago izan dezazun, Interneten historian aurrerapen edo aldaketa sozial garrantzitsuak ekarri zituzten une historikoak ekarriko ditugu gogora.

Une horiekin gogoratuta, argiago ikusiko duzu zuretzat zer den eta zer izan zen Internet:

Interneten garaiko une historikoak XX. mendean

  • 1983: Interneten hazia sortu zen Estatu Batuetako Defentsa Ministerioaren barruan.
  • 1991: lehen webgunea agertu zen; www sarearen sortzaile Tim Berners-Leek igo zuen.
  • 1992: lehen argazkia igo zen sarera; CERNek partekatu zuen.
  • 1995: GeoCities sortu zen, sare sozial deiturikoen hazia.
  • 1994: merkataritza elektronikoko lehen webgunea sortu zen.
  • 1995: lehen liburua saldu zen Amazonen, Fluid Concepts and Creativer Analogies; John Wainwright-ek erosi zuen, apirilaren 3an.
  • 1995: sixdegrees.com sortu zen, gaur egungo sare sozialen moduko lehena. Bertan, erabiltzaileak gonbidapen pertsonalen bidez konektatzen ziren, eta komunitateak sortzen zituzten. 2001ean desagertu zen.
  • 1996: Interneteko sarbidea zuen lehen mugikorra merkaturatu zen, Nokia 9000.
  • 1999: emojiak jaio ziren. Hasieran 176 ziren, eta 12 pixel baino ez zituzten.

Interneten garaiko une historikoak XXI. mendean

  • 2001: lehen aldiz editatu zen Wikipedia.
  • 2003: MySpace sortu zuten Chris DeWolfek eta Tom Andersonek; 2005ean saldu zuten, 580 milioi dolarren truke.
  • 2003: Skype jaio zen.
  • 2003: Linkedin sortu zen, negozioetara eta enplegura bideratutako sare soziala. 2016ko uztailean, Microsoft-en erosketarik garestienetako bat bihurtu zen, Skyperen atzetik; 26.600 milioi dolarren truke saldu zen.
  • 2004: sare sozialen erregina jaio zen, Facebook. Harvardeko ikasle batzuek sortu zuten, eta asko hazi zen gerora. 2002an, 1.929 milioi erabiltzaile eta 29.000 milioi dolarreko negozio-zifra izatera iritsi da.
  • 2005: lehen bideoa igo zen Youtubera. Sortu eta bi hilabetera, sortzaileetako batek Me at the zoo bideoa zintzilikatu zuen.

  • 2006: Tuenti jaio zen. 2009tik 2012ra, sare sozialik famatuena izan zen Espainiako gazteen artean; 15 milioi erabiltzaile zituen, Facebookek, Twitterrek edo Instagramek baino gehiago. 2022an desagertu da behin betiko.
  • 2006: lehen txioa bidali zen. Mezu hau izan zen: “Nire Twttr kontua konfiguratzen” (“Just setting up my twttr”).
  • 2011: Twitch jaio zen.Hasieran, Justin.tv izena zuen, eta bideoak zuzenean online transmititzeko aukera ematen zuen. 2014an, Amazonek erosi zuen, 970 milioi dolarren truke.
  • 2016: TikTok jaio zen. Txinan sortu zen, eta, handik gutxira, Asiako herrialde hartatik kanpo merkaturatu zen. Gaur egun 2.000 milioi deskarga baino gehiago ditu Play Storen.
  • 2016: Onlyfans jaio zen. Modako influencer-en eta jarraitzaileen arteko topagune gisa sortutako sare soziala da. Gaur egun, harpidedunei esker bizi dira batzuk, eta oso ezaguna da bereziki helduentzako edukien arloagatik.

Gogoan al dituzu mugarri horiek guztiak? Horietako zeinek aldatu zizun gehien bizitza? Gustu guztietarako aukera dago, baina Internetek asko aldatu du gure bizitza soziala, eta horren erakusgarri dira mugarri horiek.