Ez gehiago borrokarik egin telebistako agintea eskuratzeko. Edononekin, zure ordenagailuan, mugikorrean nahiz tabletan ikus dezakezu Euskaltel Telebista. Eta nola egin behar dut nire tabletak SIMik ez badu? Oso erraza da: wifiaren sarbide-puntu bihur dezakezu zure mugikorra.

Balia zaitez zure smartphonearen datuez mugikorra wifiaren sarbide-puntu bihurtzeko. Horri «Tethering» deritzo. Bestela esanda, nabiga ezazu zeure ordenagailuan wifia izango bazenu bezala, zure telefonoaren datuei esker.

Oso erraza da! Zure smarthphonea edozein dela ere, hurrengo pantaila-irudietan urratsez urrats azaltzen dizugu nola egin. Baina, gogoan izan: neurriz erabili, zure datuak ez agortzeko.

Zure mugikorretik Internet partekatzeko, aukera hauek dituzu: Bluetootha, USBa edo wifia. Azken aukera horri helduko diogu guk.

1. ANDROID-ETIK DATUAK PARTEKATZEA

Zure gailua Android bat bada, zoaz zure telefonoaren ezarpenetara, eta ireki konexioen botoia. «Zona WiFi portátil» aukera topatuko duzu han, edo zuzenean «Tethering» botoia, modeloaren arabera.

Hura aktibatu ondoren, nombre de tu red aurkituko duzu, eta aukera emango dizu identifika dezazun, pasahitza sartzeko.

Cómo compartir internet convirtiendo tu móvil en punto WiFi Android
2. iOS-ETIK DATUAK PARTEKATZEA

iPhone bat baduzu, «Punto de acceso personal» ikonoa sakatu beharko duzu, eta «Permitir a otros conectarse» aukera aktibaktu.

Cómo compartir internet convirtiendo tu móvil en punto WiFi iOS

Azpian, zure gailuaren datu orokorrak ikusiko dituzu, tartean zure mugikorrari emandako izena eta, izenaren azpian, pasahitza.

Cómo compartir internet convirtiendo tu móvil en punto WiFi iOS 2

Datu horiek behar dituzu beste gailu batetik zure mugikorraren wifi-sarera konektatzeko: aukeratu zure mugikorraren sareari emandako izena, eta sartu pasahitza. Automatikoki, Internetera konektatuta egongo zara.

Dena den, eta konponbide honek larrialdi batetik ateratzeko balioko badizu ere, ez duzu ahaztu behar «Tethering» eginez gero zure telefono mugikorraren bateria eta zure planaren datuak askoz azkarrago kontsumitzen direla.