Gabonen aurreko denboraldia hasi da Euskaltelen. Bai, hemen da Black Friday, eta geratzeko etorri da; hiru astez geratzeko, alajaina! Gustu guztietarako eskaintzak prestatu ditugu, gure bezeroentzat nahiz laster gure bezero izango zaretenontzat. Ongietorri-sustapen ikaragarria dugu, datu-bonoak dituzten mugikorrak, smartphone merkatuak, onlineko outlet esklusibo bat eta beste gailu batzuk. Aukera asko, ezta? Ez kezkatu, Blackiek lagunduko dizu Euskaltelen Black Fridayko eskaintza guztiak aurkitzen. Blackie ikusten baduzu, pagotxaren bat dagoen seinale.

Azaroaren 29an ospatzen da ofizialki Black Friday, baina gu handikiro ospatzekoak gara, eta hiru aste utziko dizkizugu Gabonetako erosketak aurreratzeko. Izan ere, horretarako sortu zen Black Friday, Gabonetako salmentak sustatzeko. Ohitura Estatu Batuetatik etorri zen; han, Black Friday izena eman zioten azaroko azken ostegunari, Esker Emate Egunaren biharamunari. Hona 2010en iritsi zen, Appleren eta Amazonen eskutik, eta orain ezin gara hura gabe bizi. Eta esango dizugu zergatik.

KIN KON ESKAINTZA

Dagoeneko ezagutuko duzu gure KIN KON eskaintza. Mugikorra eta finkoa baduzu, Xiaomi Redmi 7 eta Samsung Galaxy A40 smartphoneak 0 €-an eskuratuko dituzu datu gehiago kontratatuz gero. Halaxe da, bai.

Linea batean datu gehiago behar badituzu eta 10 GB-ko bonu bat hartzen baduzu 6 €-ren truke (24 kuotatan ordaintzeko), Xiaomi Redmi 7 bat eskuratuko duzu 0 €-an. Eta 20 GBko bonua erosten baduzu hilean 8 €-ren truke, Galaxy A40a eskuratuko duzu 0 €-an.

Eta Euskaltelen mugikorrik ez baduzu edo beste linea bat ekartzeko asmoa baduzu, mugikorrak 0 €-an eraman ditzakezu 10 GB-ko edo hortik gorako linea bat kontratatzen baduzu.

KIN KON Eskaintza Black Friday

Deskontuak mugikorretan

Mugikor berri bat edo Gabonetako opari bat erosteko asmoa baduzu, smartphone merkatu hauek aukera bikaina dira: merkeago eskuratu ahal izango dituzu hilabete osoan.

Online kontratatzeko outleta

Eta esaten badizugu gehiago ere badagoela? Bai, bai. Ez gabiltza txikikeriatan! Gure outletean, zenbait ideia ematen dizkizugu Black Friday honetan arrakasta izateko: Lenovo tableta bat, Sony PS4 Slim eta Nintendo New 2DS XL kontsolak, Huawei Watch GT Sport erloju bat eta Huawei Mate 20 mugikorra. Ordaindu 24 hilabetean, eta ez kezkatu urtarrileko aldaparekin.

Online kontratatzeko outleta Black Friday

Google Home edo Lenovo tableta opari, telebistako aukeretan

Euskaltelen Black Friday sustapenean, Google Home laguntzaile birtuala edo Lenovo tableta bat ere sartzen dira; 0 €-an aterako zaizkizu, TBko edukiak kontratatzen badituzu, hilean 5 € ordainduta.

Google Home edo Lenovo tableta opari, telebistako aukeretan

Horrelako pagotxak ez dira egunero izaten. Aprobetxatu Euskaltelen Black Friday mundiala!