Euskaltelen, proba bat jarri nahi dizugu. Gai izango zara erronka bati 24 orduan irtenbidea emateko? Baietz uste dugu, eta ongi, gainera. Horregatik jarri dugu martxan bigarren urtez B24, berrikuntzaren 24 orduak. Erronka teknologiko bati irtenbidea bilatu beharko diozue parte-hartzaileok, taldeka, eta eraikinetik irten ere egin gabe. Han egingo duzue lo, han dibertitu, han jan eta han ikasi. Txikientzako hitzordua urriaren 4an eta 5ean izango da, Getxoko Aixerrota Institutuan. Seniorrak, berriz, 25ean eta 26an elkartuko dira, Euskaltelen Derioko egoitzan. Ausartuko zara?

Iazko arrakasta ikusita, Euskaltelek eta Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritzaren Elkarteak berriz antolatu dugu aurten B24 ekitaldia.

Nola funtzionatzen du? Oso erraza da: enpresek erronka teknologiko bat proposatzen dute, osasunari, kirolari, gizarteari edo beste sektore bati lotua. Eta hor hasten da atzerako kontaketa: ikasleek, taldeka, 24 ordu dituzte erronkari irtenbidea aurkitzeko. Baina, lasai. Ez zarete bakarrik egongo. Adituak izango dituzue une oro ondoan, laguntzeko prest. Epaimahai batek baloratuko ditu egindako lana eta proiektuaren aurkezpena. Sari-banaketan ikusiko dugu elkar.

Helburua da ongi pasatzea, eta talde-lana, elkarlana, sormena eta berrikuntza zer diren probatzea. Batek daki: akaso, punta-puntako informatikariak eta zientzialariak aterako dira hemendik etorkizunean.

Begiratu zer ondo pasatu genuen iaz B24an.

Erronkari heltzeko prest?