Bilbotik 20 kilometrora dagoen kostaldeko herri bat da Getxo, eta, orain, merkatuko zuntz-sare modernoena kontrata dezakezu han. Izan ere, bere zuntz-eskaintza eta mugikorreko tarifa mugagabeak daramatza Euskaltelek Kantauri itsasertzeko herri horretara.
Kontsultatu Getxoko zuntz-estaldura
Zer abantaila dituen zuntz optikoko Getxorako eskaintzak
Euskaltelen zuntz-sare berriak potentzia maximoa eramango dizu etxera. Jakin nahi duzu nola?
Hasteko, hainbat gailu aldi berean konektatuta ere nabigatzeko ahalmen handiagoa emango dizu. Igotzeko eta jaisteko abiadura bera eskaintzen du.Zuntza MAX sareari esker, etorkizunean 10 giga simetriko ere izan ditzakezu. Zuzenean etxera iristen den FTTH teknologia erabiltzearen abantailetako bat da.
Lau aldiz wifi-estaldura handiagoa eta abiadura handiagoa eskaintzen du, WiFi 6 unibertsalari esker. Une bakoitzean kalitate oneneko banda hautatzen duen estandarra da.
Gamera bazara, horrexen zain zeuden; Zuntza MAXek ahalik eta atzerapen txikiena bermatzen du, eta zuzeneko konexioa du gaming-zerbitzari nagusiekin.
Telebistari dagokionez, 4K deskodetzailea du, FOX, AXN, National Geographic, Netflix eta Amazon Primeko eduki onenaz goza dezazun. Eta zure aplikazio gogokoenak deskargatzeko aukera ematen dizu Android TV sistema eragileak.
Hori guztia WPA3 segurtasunarekin, zeinak merkatuko haririk gabeko protokolorik seguruena eskaintzen baitu.
Beraz, 4 K telebistarekin, abiadura maximoan nabiga dezakezu Interneten, jokoetan mailarik gorenean aritu, eta zure eduki gogokoenen irudi-kalitaterik onenaz gozatu.
Hori nahikoa ez, eta giga mugagabeko mugikor-tarifak gehi diezazkiokezu.
Zuntza eta mugikorra, bikote ezin hobea
Zure azken jokaldiaz hitz egin nahi duzu? Edo modako telesailaren azken kapituluaz?
Euskaltelen bezeroa bazara, giga mugagabeko mugikor-tarifak gehi diezazkiokezu Getxorako merkatuko zuntz-eskaintzarik onenari. Zuk nahi duzun mugikor-lineetan eta, gainera, 5G teknologiarekin.
Daturik gabe gera ez zaitezen.
Ikusi Getxorako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Getxon
Euskaltelen Zuntza Max instalatzea doan da.
Getxoko bezeroei deika ari gara dagoeneko, hitzordua adosteko. Ondoen datorkizun egunean egingo dugu hitzordua, eta gure teknikariak zure etxera joango dira, WiFi 6 bideratzaile berriaren eta 4K deskodetzailearen bidez zuntz-sare berria lehenbailehen balia dezazun. Ez dago kostu gehigarririk instalazioagatik, ez eta ekipamendua aldatzeagatik ere.
Oraindik bezeroa ez bazara, kontsultatu Zuntza MAXen abantailak, eta deitu alta emateko.
Euskaltelekoa izateagatik, asteko 7 egunetan edukiko gaituzu eskura, 24 orduz. Beraz, arazoren bat sortzen denean, gure profesionalak hor egongo dira irtenbide bat eskaintzeko.
Getxo, ziztu bizian zuntz optikoari esker
Getxoko 26.000 etxek eta negoziokbadakite zer den merkatuko Interneteko sare azkarrena edukitzea, sare bat ADSLak eta beste zuntz-sare batzuek baino askoz abiadura handiagoa duena.
Eta are gehiago jakingo dute laster, gure sarea hedatzen jarraitzen dugulako Getxoko etxeek eta enpresek ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten Zuntza MAXen abantailak.
Getxo, kostaldeko herri zoragarria eta teknologiarik modernoena duena
Hondartzek eta itsaslabarrek definitzen dute euskal kostaldeko herri xarmagarrienetako baten paisaia.
Getxon, Ereaga eta Arrigunagako hondartzetan goza dezakezu itsasoaz. Eta ibilbide ahaztezin bat egin dezakezu itsaslabarretan barrena, inguruko bi leku turistiko interesgarritan geldituta: Aixerrota eta Galeako gotorlekua, biak ere XVIII. mendekoak.
Portu Zaharrean biltzen dira nabarmenen Getxoren historia eta tradizioak. Arrantzaleen portu zahar hori aisialdirako gunea da gaur egun. Hartan, marinelak bizi zireneko etxe zaharrak eta pintxo onak zerbitzatzen dituzten tabernetako zalaparta nahasten dira.
Horrelakoa da Getxo: itsas zaporea duen eta, orain, Euskaltel Euskadiko hainbat txokotan zabaltzen ari den zuntz-sare modernoari esker, modernizazio teknologiko betean dagoen udalerria.
Irudia: Getxoko turismo-bulegoa