Legazpiko 4.000 etxek eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Gipuzkoako herri horretako bizilagunek 10 gigarainoko Interneteko sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Legazpi

Baso-aberastasunak eta meatzaritzak markatua dago Legazpi, eta burdinak baldintzatu du haren bilakaera. Gaur egun Gipuzkoako herri horretan dago Euskal Burdinaren Museoa.

Mirandaolako burdinola ospetsuak ikuskizun paregabea eskaintzen die bisitariei: olagizonak martxan jartzen dira, eta urak hauspo eta mailu erraldoiak mugitzen ditu, burdina gori bizia kolpekatzeko, XVI. mendean egiten zuten bezala.

Legazpiko beste leku berezi bat Chillida Lantokia da, eskultore ospetsuaren lana hobeto ezagutzeko museo bihurtutako fabrika zahar bat. Eskultore ospetsuak han egin zituen bere obra ezagunenetako batzuk.

Legazpik, halaber, ondare interesgarria du: bai baserri historikoak, hala nola Legazpi Etxea, bai jauregiak, hala nola Bikuña, XVI. mendekoa.

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko udalerri hau Urola ibaiak zeharkatzen du, eta, orain, aberastasun historiko eta naturalari teknologia modernoena gehitu dio, Euskaltelen zuntz optikozko sare berrituarekin.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Legazpiko bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Legazpiko udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka, Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Legazpiko Udala.