Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko desfilea Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Idatzi diozu gutuna Olentzerori? Adi ibili, abenduaren 24ko gauean Euskal Herriko txoko guztietara joango baita opariak banatzera. Zatoz gure ikazkin onkoteari, Mari Domingiri eta galtzagorriei harrera egitera Olentzeroren 2025eko desfilean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Hiri nagusietako desfileen datak, ordutegiak eta ibilbideak kontatuko dizkizugu.

Gozatu

Nafarroako 2026ko jaiegun guztiak: lan-egutegia

Foru-komunitateko patroiaren eguna, abenduaren 3a, osteguna da. Zubia egiteko ezin hobea. Ikusi hemen zeintzuk izango diren Nafarroako jaiegun guztiak 2026an, oporretan pentsatzen hasteko. Nafarroako 2026ko lan-egutegi honetan, azalduko dizugu zein diren Nafarroako 2026ko jaiegunak eta Nafarroako herri bakoitzeko 2026ko jaiak.

Gozatu

2025–2026ko Gabonak Bilbon: argiak, azoka, jaiotzak, zuhaitza...

Bilboko 2025–2026ko Gabonetako argiak piztearekin batera, jarduera-programa mardul bat hasiko da, hain jai bereziak goza ditzazun. Areatzako Baso Magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak eta beste zenbait klasikoz gain, ikusgai izango dituzu zuhaitzak, azoka, jaiotzak, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeen desfilea, haurrentzako jarduerak eta, oro har, Bilboko 2025–2026 Gabonetako ikuskizunak. Argiak noiz pizten diren kontatzeaz gainera, programa osoa emango dizugu, Bilbon Eguberrietan zer egin dezakezun jakin dezazun.

Segurtasuna

V16 baliza opari Euskaltelen zure terminalarekin

Nahi duzu mugikor bat estreinatu Gabonetan eta DGTren arauak bete aldi berean? Euskaltelek hori dena erraztuko dizu: abenduan Euskaltelekin smartphone bat kontratatzen baduzu, doan eskuratuko duzu LED V16 baliza konektatubat, DGTk homologatua eta nahitaez erabili beharrekoa 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gozatu

Baionako 2025eko faroltxoak: non eta noiz ospatuko den

Eguberriak tradizioz beteta daude, eta Baionan bada bat guztien gainetik nabarmentzen zena: faroltxoak askatzea. Hamarkada batetik hona, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan, paperezko faroltxoekin argitzen zen urtero Iparraldeko hiria, 2023ra arte. Urte hartatik aurrera, segurtasun arrazoiak tarteko, ohitura etetea erabaki zuten. Beraz, 2025ean ez da izango faroltxorik Baionan. Debeku honen xehetasun guztiak azalduko dizkizugu hemen.

Gozatu

Durangoko Azoka 2025: datak, ordutegia, egitaraua, kontzertuak…

Abenduko zubirako guztiok itxaroten genuen plana, 2025eko Durangoko Azoka, 2025eko abenduaren 5etik 8ra. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Eta, xehetasunik gal ez dezazun, Durangoko Azokaren 2025eko programa osoaren berri emango dizugu: datak, ordutegia, kontzertuak, non egiten den azoka eta nola iritsi.

Gozatu

2025eko sanandresak Azkoitian: egitaraua, ordutegiak...

Azkoitiko 2025eko sanandresak azaroaren 15etik 30era ospatuko dira. Hiru asteburuko jaiak Azkoitian, ohiko danborradaz, nekazaritza-azokaz, kalejirez, talo- eta txistorra-postuez eta beste hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko. Ikusi hemen Azkoitiko 2025eko sanandresen egitaraua: jarduerak, ordutegiak...

Gozatu

Bilboko 2025eko izotz-pista: sarrerak, ordutegiak, prezioak…

Presta zaitez aurtengo Gabonetan Bilboz gozatzeko: izotz-pista bat egongo da Areatzako kaian, eta izotz-txirrista bat Erripako kaian 2025eko azaroaren 21etik 2026ko urtarrilaren 6ra. Bietarako sarrerak nola erosi kontatuko dizuegu, bai eta datak, ordutegiak eta prezioak zein izango diren ere.

Gozatu

2025eko sanandresak Eibarren: egitaraua, ordutegiak...

Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. Eibarko 2025eko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak...

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko azaroko telebista-estreinaldiak

Azarorako aisia-aukeren bila? Euskaltelek eskaintzen dizun telebistak entretenimendu ugari ekarriko dizu hilabete honetan. Hasteko, Landman: Un negocio crudo telesailaren bigarren denboraldia estreinatuko da SkyShowtimen, eta Warner TVn FBI - T8 telesailaren atal berriak ikusi ahal izango dituzu.

Gozatu

Olentzeroren etxea 2025: bisita-orduak, sarrerak, prezioa…

Non bizi dira Olentzero eta Mari Domingi? Bada, Bilbotik oso hurbil, Mungian, Izenaduba Basoa izeneko baserrian, eta haurrek beren gutunak aurrez aurre entregatu diezazkieten prestatzen ari da. Olentzeroren etxea 2025eko azaroaren 17tik 2026ko urtarrilaren 5era arte bisitatu daiteke. Olentzeroren etxea 2025erako sarrerak eros ditzakezu dagoeneko. Jakin beharreko guztia azalduko dizugu: ordutegiak, prezioak, sarrerak erosteko modua eta beste gauza asko, inoiz ahaztuko ez duten txango magiko bat antola dezazun.

Gozatu

Ura Bere Bidean 2025: Donostia Arenako kartela, sarrerak, etab

Noiz da Ura Bere Bidean 2025 Donostia Arenan? Zein da kartela? Zenbat kostatzen dira sarrerak? Zure zalantza guztiei erantzungo diegu, artista ezagunek betiko euskal kanten bertsioak klabe sinfonikoan interpretatzen dituzten kontzertuaz goza dezazun. Ura Bere Bidean 2025 abenduaren 13an izango da Donostia Arenan.