Euskaltelen aplikazioari esker, hori posible da dagoeneko. Zenbateko faktura ordainduko dut mugikorragatik hil honetan? Zenbat datu gelditzen zaizkit? Zer egin behar dut roaming-a aktibatzeko Frantziara joaten naizenean oporretan? Halako izapideak azkar eta erraz egitekoak dira berez, baina, askotan, ez dugu asmatzen nola egin. Eta mugikorreko aplikazio honen bidez, erraz-erraz egin daitezke.
Zehazki, Euskaltelen aplikazioaren zerbitzuak (lehen Euskaltel Laguntza euskarria) hauek egiteko aukera ematen du:
- Fakturen eboluzioa aztertzea, eta azken 4 fakturak deskargatzea PDF formatuan.
- Uneko hilabeteko kontsumoa kontsultatzea.
- Aurrez ordaintzeko mugikorrak kargatzea.
- WiFi sarean sartzeko izena eta pasahitzak kudeatzea.
- Edozein zerbitzutan izandako arazoen berri ematea.
- Zerbitzuak aktibatzea: roaming-a, datuak, desbideratzeak…
Edozein gailu mugikorretatik kudea daiteke aplikazio hau (smartphone batetik zein tableta batetik). Eta sartzeko, ez da formulario luzerik bete behar. Zuzenean sar daiteke, Bezeroaren Guneko erabiltzaile-izena sartuta. Erregistratzeko, nahikoa da formulario erraz bat betetzea.
Mugikortasunaren aldeko apustuaBertan dira oporrak. Atzerrira joango zarete batzuk. Daturik gabe gelditu nahi ez badugu eta, beraz, ez badugu gelditu nahi lankideei argazkiak bidali ezinik edo etxean aurreneko aldiz bakarrik gelditu den mutikoarekin whatsapp bidez hitz egin ezinik, hauxe dugu egokiena: oporretan joan aurretik, datuen saldoa kontsultatzea (kargatu behar izanez gero, joan aurretik kargatzeko). Nola egiten da hori? Denbora asko behar da horretarako?
Bai zera! Ez horretarako, ez aurretik esan ditugun beste izapideetarako. Aplikazio hau, nahitaezkoa Euskaltelen bezeroentzat, erabiltzeko erraz-erraza da. Dena dela, badaezpada, hemen duzu aplikazioaren gidaliburua, informazio gehiago lortzeko.
Baina nola deskargatzen da aplikazioa? Euskaltelen aplikazioa Android sistemako mugikorretan nahiz iPhonean erabil daiteke. Hau da, Google Play-tik eta App Store-tik deskargatu daiteke, doan.
Mugikortasunaren aldeko apustua egin dugu Euskaltelen. Ez bakarrik gure produktuen bidez (Edonon, adibidez); baita aplikazio honen bidez ere. Autobus-geltokia, metroa, hondartza edo terrazatxo bat leku egoki-egokiak dira datuak kontsultatzeko, roaming-a aktibatzeko edo matxura baten berri emateko.
Deskargatu orain Euskaltelen aplikazioa!