Indartsu hasi dugu urtea, Euskaltelen pakete berriarekin. Horren zain zeunden, ezta? Izan ere, orain, Osoaren barnean, Netflixez gain, WiFi Mesh duzu, etxean estaldurarik onena edukitzeko. Dena aldatzen du Euskaltelek: Interneteko abiadura bikoitza, mugikorra nahi adina gigarekin, finkoa, telebista 4K deskodetzailearekin eta Android TVrekin, Neflix eta WiFi Mesh.

Eta estreinaldia ospatzeko, Neftflix Fan opari emango dizugu lau hilabetez.

Osoa Infinityren onena:

Netflix

Orain, Netflix berekin dakar Osoak. Osoa Infinityra aldatzen bazara, HDn ikus dezakezu Netflix, eta aldi berean bi pantailatan.

Prestatu sofa, manta eta krispetak, eta gozatu bolo-bolo dabiltzan telesailez eta film sarituez, iragarkirik gabe eta Internetera konektatutako edozein gailutan.

Eta pakete berriak Android TV duen 4K deskodetzailea eskaintzen duenez, zure telebistatik zuzenean sar zaitezke Netflixen, aginteko botoi bat sakatze hutsarekin.

Euskaltelen 4K deskodetzaileak HDk baino lau aldiz kalitate hobea eskaintzen du, eta, gainera, Android TV-ri esker, Netflix eta askoz gauza gehiago ikus ditzakezu zuzenean zure telebistatik: besteak beste, Amazon Prime Video, Disney+, MiTele, Atresplayer, DAZN, YouTube, Spotify eta nahi dituzun aplikazioak; zuzenean telebistan deskargatu ditzakezu, mugikorrean egiten duzun bezalaxe.

Netflix Fan opari

Orain aldatzen bazara Osoa Infinityra, opari emango dizugu Netflix Fan 4 hilabetez. Netflix + 10 GB estra hilean, zuk hautatzen duzun Euskaltelen mugikor-linean, edo datuen beste SIM bat, mugikor-tarifakoak ez erabiltzeko.

% 100eko estaldura WiFi Mesh-ekin

Ez zaitugu nahastu nahi izen arraroekin, baina horixe da teknologia horren izena?. Soluziorik errazena da etxeko gela guztietan % 100eko estaldura edukitzeko.

Gainera, WiFi Meshekin askoz abiadura handiagoak lortzen dira wifian beste gailu batzuekin baino, hala nola PLCekin edo errepikagailuekin baino. Seinalea egonkorragoa da, eta estaldura osoa eskaintzen du, behar adina WiFi Mesh kaxa jar baititzakezu behar duzun lekuetan.

Gainera, wifiarekin lotutako izapide guztiak mugikorretik bertatik egin ditzakezu, Euskaltelen bezeroentzako aplikazioaren bidez (Androiderako eta iOSerako). Adibidez: konektatuta zenbat gailu dauden eta nolako seinalea dagoen ikusi, edo wifi-sare berri bat sortu, gonbidatuak dauzkazunerako.

Giga-kopuru mugagabea zure mugikorrean

Linea nagusiak nahi adina giga izango ditu, eta zure fakturan sartu nahi duzun lehen linea gehigarriak 30 GB.

Lehendik Euskaltelen bezeroa bazara, zatoz Osoa Infinityra eta baliatu dena batean izateak dituen abantailak. Izan ere, Euskaltelek dena aldatzen du, baita hitz egiteko modua ere ?. Easo Abesbatza ere kutsatu egin da, eta Infinityren “i” -rekin abesten du orain.

“I-rekin, Infinity bezala

Gogotik egin zuten barre Easo Abesbatzako kideek Osoa Infinityren iragarkia grabatzen. Seguru entzun duzula: Boga Boga abesten dute, baina “i”-rekin.

Segurtasun-neurriak zorrotz zainduta, dena eman zuen abesbatzak, eta primeran pasatu zuten. “Aspaldian ez nuen hainbeste barre egin” esan zigun abesbatzako kide batek. Eta batek edo bestek onartu du bere auzoan ezaguna egin dela iragarkian agertu zenetik.

Nobedade hau zure gustuko izatea espero dugu.