Oso albiste ona dugu, oporren osteko itzulera bikaina izan dezazun. Etxeko Interneten abiadura handitudiegu Euskaltelek bezero guztiei, automatikoki eta inolako kostu gehigarririk gabe. Abuztuaren 22tik aurrera, Euskaltelen Interneteko bezero guztiek abiadura handiagoa izango dute etxean, 100 M-tik hasi eta 500 M-rainokoa. Modu automatikoan, eta Interneteko produktuagatik gehiago ordaindu gabe.

Abiadura handitze horrekin, Euskaltelek sendotu egiten du bere posizioa operadore gisa, bezeroei kalitate bikaina eskaintzen baitie abiadurarik handienarekin eta merkatuko preziorik onenarekin.

Ez dakizula zer egin hainbeste megarekin? Bada, prestatu, hegan ibiliko zara eta. 500 megarekin, 0,5 segundo bakarrik beharko dituzu postatik 20 MB-ko fitxategi erantsi bat deskargatzeko; oporretako 50 argazki lagunekin partekatzeko, segundo bat; U2ren azkena Spotifytik zure smartphonera jaisteko, 5 segundo, eta diskografia osoa jaisteko 50 segundo. Play Station 4-an Fornite jarriko duzu 3 segundoan, eta etenik gabe jolastuko zara aspertu arte. Eta tabletan ikusi nahi badituzu Stranger Things-en hiru denboraldiak, Netflix-etik jaitsi ditzakezu 40 segundoan. Entzuten ari zarena: azkarrena izango zara.

Euskaltelen 500 megako zuntzarekin, wifira konektatu ahal izango dituzu etxeko tableta, PC, kontsola eta gailu guztiak, edo Youtubeko bideoak 4Kn ikusi zure Smart TVan, bereizmenik handienarekin eta atzerapenik gabe.

Ikusten duzun bezala, albiste megaona da. Bete-betean goza dezazula abiadura berriaz!