Deskonektatzeko modu ezin hobea bihurtzen ari da zure bigarren etxebizitza, baina ez duzu lanetik, zure telesail gogokoenetatik edo lagunen bideo-deietatik deskonektatuta egon nahi. Oporrak iristear dira, eta Internet jartzea pentsatzen ari zara, baina ez duzu diru asko gastatu nahi. Euskaltelek soluzio bat dauka zuretzat: Internet bigarren etxebizitzan.

Orain ez daukazu mugikorreko datuak erabili beharrik bigarren etxebizitzara joaten zarenean konektatuta egoteko. Bigarren etxebizitzan ere izango duzu aukera telelana egiteko, Netflix ikusteko edo Guztia TBko kanalak ikusteko. Bi etxeak ekipatuta edukiko dituzu, eta dirutza bat ordaindu gabe.

Eman abiadura bigarren etxebizitzari aukera honekin: 500 megako Internet, hilean 24,9 €-ren truke, 12 hilabetez. Eta zure ohiko bizilekuan telebista kontratatua baduzu, bigarrenean ere ikusi ahal izango duzu Guztia TBa, hilean 5 € gehiago bakarrik ordainduta.

Deitu iezaguzu bigarren etxebizitzarako Interneteko baldintzei buruz gehiago jakiteko, eta aprobetxatu topera bigarren etxebizitza.