Mugikorrean berez instalatuta datorrenegutegiaerabiltzen duzu oraindikegunero egin beharrekoak antolatzeko? Ez duzu baztertu oraindik paperezko agenda? Goma batekin itxi eta alboan fideo baten tamainako boligrafo bat daukan horietako bat erabiltzen duzu oraindik? Bada, heldu da zure smartphoneari aukera bat emateko garaia! Eguneroko eginbeharrak antolatzen laguntzeko eta bizimodua errazteko aplikazio pila dago merkatuan. Hauek dira guri gehien gustatzen zaizkigunak:

Remember the Milk

Polita izena, ezta? Batzuen ustez , egin beharrekoak antolatzeko aplikazioen arteko “suitzar labana” da hau. Hain da ona! Koloreka multzoka ditzakezu egin beharrekoak, eta abisuak jaso posta elektroniko, SMS, Whatsapp edo Twitter bidez.Task Managerhonek funtzionalitate ugari ditu, eta, aukera ematen dizuhainbat gailu sinkronizatuak izatekoetaegitekoak beste pertsona batekin partekatzeko, lanak lehenago bukatzeko. Oso intuitiboa da, eta, egiteko daudenak erraz-erraz ikusteaz gain, bilatzaile ahaltsu baten bidez bilatzeko aukera ere ematen du, sekula ez esan behar izateko: “zer zen egiteko neukan hori?” Doan eskuratu dezakezu baiAndroidbaiiOSsistemetarako.

Redbooth

Aplikazio hau aurrekoa baino pixka bat profesionalagoa da, eta taldean egitekoak kudeatzeko funtzio pila ditu. Adibidez,Redbooth-ek aukera ematen du proiektuak sortzeko eta informazioa partekatzeko proiektu baten barruko erabiltzaileekin. Horrez gainera, iruzkinak eta fitxategiak ere erants daitezke. Gainera, erraz-erraz integratzen daGoogle DriveetaDropbox-ekin. Doako bertsioa eta ordainpekoa ditu, etaAndroidetaiOSsistemetarako bertsioak daude.

Exam CountDown

Ikasleabaldin bazara eta hutsegite asko egiten badituzu konturatu gabe, hauxe da behar duzun aplikazioa. Izenak berak esaten du dena:Azterketak iristear daudela jakinarazten dizu, modu aski apokaliptikoan, hori bai, baina ezin uka oso eraginkorra dela. Ez duzu sekula ahaztuko azterketa bat, eta ikasteko behar dituzun orduak planifikatu ahal izango dituzu, eguneroko lana kudeatuko duzu eta garaiz emango diozu azken errepasoa zail egiten zaizun irakasgai horri. A! Etairakasleen eta beste ikasle batzuen aholkuakere jasoko dituzu azterketak ondo prestatzeko.iOSsistemarako bertsioa bakarrik dauka.

Memorigi

Merkatukoeginkizun-kudeatzailerik onenetako batda.To-DoAppbat da (egitekoen zerrenda), baina, horretaz gain,egunerokoa planifikatzekoaukera erraz-erraz bat du. Erosketa-zerrenda prestatzeko edo eskolako edo unibertsitateko lanak antolatzeko, denetarako balio du; kolore edo ikono jakin bat eman diezaiekezu lanoi, erraz identifikatzeko; eta kontrolatzeko, nahikoa da hatzarekin mugitzea.Datak edo hitzorduak gogoratzekoaukera ere ematen du, eta, gainera, lan jakin bat egin behar duzula gogorarazten dizu egin behar duzun lekura iristen zarenean. Adibidez, etxeko argiak piztuta utzita alde egiten duzun horietakoa baldin bazara,Memorigi-k gogoraraziko dizu itzaltzeko, ateratzekoa zaren bakoitzean. Gure gustuko beste funtzionalitate bat da aplikazioak berak ematen dizula eguraldiaren iragarpena, eta, hala, aukera duzula astean egin beharrekoak eguraldiaren arabera antolatzeko. Eragozpen bakar bat: halako aplikazio batek ezin du doakoa izan, noski. Gure gomendioa? Egin doako proba zazpi egunez, eta gogoko baduzu, hartu orduan erabakia. Hemen eskuratu dezakezu:}Play Store.

Apps para organizarse

Beraz, badakizu! Irailean,ordenatu oporretako argazkiak aplikazio oso praktiko batzuekin; antolatueskolarako itzulera modu onean, eta, azkenik, planifikatu eta antolatu zure laneko nahiz bestelako eginbeharrak smartphonearen bidez. Ikusten duzunez, eguneroko bizitza errazten duten aplikazio asko dituzu aukeratzeko. Hautatu gehien komeni zaizuna eta gozatu zure denbora libreaz.