Nor gara?
Idoia eta Susana Gómez gara, Santa Klara uhartea baino donostiarragoak diren bi ahizpa. Sisters and the City webgunea sortu dugu. Donostia/San Sebastián izeneko leku batean —gure webguneko protagonista nagusia— bizitzea merezi duten hainbat eta hainbat kontu partekatzen ditugu. Euskal Herriaren eta herri honek eskain dezakeen guztiaren #osofan gara.Euskaltel bloga. Dekorazioa, bidaiak, hotelak, jatetxeak... Bada zuen bloga sailkatzeko moduko kategoriarik?Sisters and the City. Bai. Lifestyle da kategoriarik egokiena; bizitzaz gozatzeko modu bat erakutsi nahi dugu, bizitzeko estilo bat.
B. Zuen zaletasun bat lanbide bihurtzea lortu duzue? Erraza da profesionalki aritzea mundu horretan?SatC. Batzuetan, tarte batez gelditu eta geure buruari esaten diogu ez dakigula nola iritsi garen honaino! Dakiguna da lan handia dagoela honen atzean. Egunean zortzi ordu baino gehiago ematen ditugu honetan, eta, batzuetan, asteko zazpi egunak.
B. Inoiz sumatu duzue faltan pribatutasun pixka bat? Hau da, sumatu duzue ez duzuela bizitza pribaturik eta dena kontatu behar duzuela blogean?SatC. Ez, sekula ez dut sumatu halako presiorik. Kontatu nahi duguna bakarrik kontatzen dugu. Ez zaigu gustatzen argazkietan ateratzea, fokua ez baitugu jartzen gugan. Lekuei eta gauzei buruzko gure begirada da benetan interesgarria. Gure begirada.
B. Baina konturatzen zarete, noski, egiten duzuen urrats bakoitzari eta argitaratzen duzuen post bakoitzari jarraitzen diotela zuen followerrek…SatC. Bai, hori egia da. Baina ez dugu gehiegi pentsatzen horretan.J
B. Zer sentitzen da, adibidez, Berlinen zaudela Facebook bidez turismo-iradokizun bat eskatu eta irakurleek 30 proposamenetik gora bidaltzen dituztenean? Hori gertatu zaizue berriki, ezta?SatC. Bai, beno, ikaragarria izan zen hura. Berehala erantzun ziguten, eta goxotasun handiz, gainera. Leku zoragarriei buruzko informazioa pasatu ziguten. Ez dago hori guztia ordaintzeko dirurik! Gainera, proposamenak bidaltzeaz gain, gure jarraitzaileetako batzuk Berlinen zeuden une hartan, eta hitzordu bat egin genuen Biergarten batean: euskaldunak Berlinen.
B. Euskaltel Blogen egin dugun bezala, zuek ere beste blogger batzuk elkarrizketatzeko espazio bat prestatu duzue, lehiatzaileak edo... ;)SatC. Jajaja, guretzat ez da lehia. Beti pentsatu dugu beste blogger batzuen lana partekatzea denon onerako dela. Blogari izatea ez da erraza, eta guk gure ekarpentxoa egin badezakegu beste blogari batzuek elkar ezagut dezaten gure blogaren bidez, bada primeran! Gainera, gure elkarrizketa haien sareetan partekatzean, beste publiko mota batzuetara ere iristen gara.
B. Webgunea izateaz gain, Facebook, Twitter, Instagram eta Pinterest sare sozialetan zaudete, eta YouTubeko kanal bat ere baduzue. Zer esango zeniekete zuena bezalako blog bat izatea eta mantentzea erraza dela diotenei?SatC. Bada, esango genieke jartzeko martxan blog bat eta hasteko mugitzeko sareetan. Besterik ez J. Erraza dirudi, ezta? Baina ez dakizu zenbat lan eskatzen duen, benetan hasten zaren arte.
B. 25.000 jarraitzaile dituzue Facebook-en eta 17.000 Instagram-en. Nola lortu dituzue hainbeste?SatC. Bada, kantuak dioen moduan, “¡Des pa ci to”! Pixkanaka, egia esan. Igotzen joan da beti gure jarraitzaile-kopurua, pixkanaka baina gelditu gabe
B. Dena da poza eta sentimendu positiboa, beraz, Sisters and the City-n? Zer gertatzen da bat umore txarrez edo arazoren batekin jaikitzen denean?SatC. Askotan gertatzen da hori, noski, baina, bi garenez, batek egun txarra baldin badu, besteak hartzen du erreleboaJ.
B. Adibidez, hiriko zein lekutara eramango gintuzkezue umore txarrez bageunde irribarre eragiteko?SatC. Igeldoko funikularrera, eta goitik badiari begiratzera. Hango bistak ikusgarriak dira; zerutik begiratzea bezala da. Eta Suitzar Mendira igo, eta Ibai Misteriotsuan barrena ibili, osteratxo bat eginez. Joan den urrian, Iberdrolaren enbaxadore izan ginen, eta mundu osoan Donosti powerra kutsatu nahi duen Instagramer talde batekin ibili ginen atzera eta aurrera. Igeldora igo genituenean, izugarria izan zen guretzat: txundituta gelditu ziren, hitzik gabe, ezin erreakzionatu halako edertasuna ikusirik.
B. Bada malenkoniarako leku egokirik Donostian?SatC. Frantziako pasealekua, udazkenean, zuhaitzen hostoak horituta daudenean.
B. Eta erromantizismorako?SatC. Horretarako, kaia eta Urgull mendiko igoera Bokado jatetxearen ondotik. Pasealeku horretako banku batean esertzea miragarria da.
B. Gauez baino gehiago egunez gozatzeko hiri bat da Donostia?SatC. Ez, baina eguzkia atera bezain laster hirian barrena ibiltzeko gogoa ematen dizu hiri honek, bazterrak ikusteko, eta, jakina, gauean lehertuta zaude. Azken boladan, frantsesen ohiturak gehiago ari dira zabaltzen gure cityan, ordutegiei dagokienez. Egunez aperitiboa hartze hori oso modan dago. Aperitibozale bihurtu da jende asko eta asko. Baina afaltzeko eta kopa bat hartzeko ere hiri aparta da Donostia. Gauerako, oso gustuko dugu GU.
B. Orain arte egin duzuen ibilbidea kontuan harturik, norentzat idazten duzue batik bat blogean, turistentzat ala donostiarrentzat?SatC. Hasieran, bisitarentzat hasi ginen idazten, baina audientzia handituz joan zen, eta gero eta jarraitzaile gehiago lortu genituen. Eta betiko donostiarrak dira leialenak blogean. Aurrera begira, munduko edozein lekutatik datozenak erakarri nahi genituzke. Donostiako egonaldia prestatzen lagundu nahi genieke.
B. Sisters and the City blogaren asmoa zen Donostia donostiarrek bizi duten moduan bizitzeko gomendio-gida bat eskaintzea. Baina, orain, txikia gelditu zaizue hiria?SatC. Egia esan, on fire dago Donostia. Leku zoragarriak ireki eta ireki ari dira, eta gu pozik, horien berri emateko aukera dugulako. Baina egia da, orobat, hiritik ateratzea eta gure lurraldea ezagutzea ere oso gogoko dugula. Aurten, esate baterako, gehien irakurri diren sarreretako bi Getxori Bergarari buruzkoak izan dira.
B. Laugarren gida argitaratu berri duzue. Zer nobedade dakartza?SatC. Bigarren gida da, baina 4 zenbakia darama, aurrenekoari 3 zenbakia jarri geniolako. Beldur ginen jende gutxik erosiko zuela, eta bertan hiltzen baginen, sikiera hirugarrenera iritsita geundela pentsa genezakeen, irudizko trilogia batean bezala. Bigarren sistergida honetan, citya baino haratago joan gara. Baiona, Iparralde, Urdaibai, Getxo, Basque Highlands, Bergara, Arabar Errioxa... eta gehiago bisitatu ditugu, eta, gidaren amaieran, gure marrazkiak dituzten eransgarri batzuk jarri ditugu. Sekulako arrakasta izan dute!
B. Noiz egingo diguzue Arabako gomendiorik?SatC. Hurrengo helburuetako bat da. Jarraitzaile askok idatzi digute hara joateko, eta Arabako toki politen gainean hitz egiteko, mordo bat dago eta. Aurki idatziko dugu Arabari buruzko post bat, eta izugarri gustatuko eta asko estimatuko genuke zuen gomendioak jasotzea.
B. Zuen bidaietan ikusi dituzuen leku guztietatik, zein aukeratuko zenukete?SatC. Formentera. Artikulu bat idatzi genuen gure lehen sistergidan, gure helbide guztiak jasota. Uharte txiki bat da, baina efektu terapeutikoa du. Azken 15 urteetan, urtero joan gara, eta urtero harritu gaitu. Amodio-istorio bat daukagu uharte horrekin.
B. Eta bizitzeko hain ona den beste toki hori? Donostiari itzala ere egin diezaiokeena?SatC. Bartzelona izugarri gustatzen zaigu. Izugarri-izugarri. Handik etxera itzultzen garen bakoitzean, deseatzen egoten gara berriro joateko.
Hain urruti joaten bazarete, zeinek gomendatu behar dizkigu Donostiako tokirik coolenak? Hobeto hemen geratzen bazarete, zuek abenturak kontatzen jarraitzeko ;)