Ez da sekretua: Euskadin izugarri maite dugu surfa! Asko gustatzen zaigu surfa ikustea, egitea eta bizitzea. Horregatik, Euskaltel beste urte batez ere EHSFren laguntzaile da Euskal Herriko Surfing Zirkuituan, zeinak bigarren proba izango baitu SopelakoArrietara hondartzan. Beraz, badakizu: presta zaitez, laranja-kolorez marka itzazu irailaren 23a eta 24a, eta… goza ezazu ikuskizunaz!

Eta tarte bat duzun bakoitzean ohola hartu eta neoprenoa janzten baduzu, emaiozu begiratu bat gure hondartzen TOP 5ari: euskal kostaldean surfa egiteko hondartzarik onenak. Hang loose!

Mundaka

Ez dago munduan surflaririk Mundakako olatuaz hitz egiten entzun ez duenik: Europako ezker-olaturik onentzat jotzen dute. Ezaugarri oso berezi bat du: itsasadarraren ahoan pilatzen den hondarraren ondorioz, neguan oso tutu luzeak eratzen dira, 500 metrorainokoak: surflarien paradisu bat. Australiar-talde batek aurkitu zuen, 70eko urteetan, eta, geroztik, ehunka txapelketa egin dira inguru horretan. Itsasoarekiko orientazioa dela eta, surflari trebeentzat bakarrik da. Argazki bikain hau ikusi besterik ez dago: ezker-tutu bat bete-betekoa. Ezin hobetuzkoa.

Zarautz

Ezagunak dituzu izenok? Tom CurrenMartin PotterTom CarrollNicky Wood eta Derek Ho? Surfeko izar izateaz gain, beste ezaugarri komun bat ere badute: noizbait parte hartu dute Zarauzko txapelketa profesionaletan. Horregatik, herri horri stormsurfaren Mekaesaten zaio, eta hori, olatuak onenak ez direlarik. Maila eta jakintza handia ditu, ordea, eta eskola bat baino gehiago ere bai zaletasunari eusteko eta jarraipena emateko. Herria buru-belarri sartua dago kirol honetan!

Bakio

Surflari haztegirik onenetakoa daukan hondartza da, eta ezin hobea da maila guztietan, hiru eremu ongi bereizi dituelako, hondo harkaiztsuari eta hondar-metaketari esker. Ekialdeko eremua, Askada ingurua, aurreratuen lekua izaten da beti, eta portu aldekoa, berriz, leku babestuagoa eta olatu txikiagokoa da. Baina Bakioko hondartzak ezaugarri bat baldin badu, ezkerreko eta eskuineko muturrez gain, San Juan Gaztelugatxekoaren zaintzapean egotea da, eta luxu handia da haren laguntzaz surf egitea.

Arrietara, Sopela

Euskal surfaren izen berezietako bat. Urrunago joan gabe, uztailean World Surf Leagueko Junior Pro txapelketa jokatu zen han, eta esana dizuegu jada hil honen 23a eta 24a laranja-kolorez markatu behar dituzuela…J. Arrietara marea guztiekin da egokia, eta leku bat baino gehiago ditu olatuak hausteko. Baina, gainera, olatuengatik ospetsu izateaz gain, ospetsua da zortzi surf-eskola dituelako, eta han izaten den giro apartagatik ere bai!

Zurriola, Donostia

Europako hondartzarik ezagunenetako bat da. Izan ere… dena dauka alde! Hirian bertan dagoenez, erakarmen turistiko bihurtu da, Donostiak lehendik ere aski ez bazuen… Gainera, dauden hiri-hondartza bakanetako bat da, olatuak ezkerrera nahiz eskuinera hausten dira, eta surfean ez ezik bodyboardean ere ibiltzen da jendea.

Praktika pixka bat baino ez da behar surfeko elitekoak bezala ibiltzeko! ???? Beraz, Beach Boys taldeak dioen bezala, Let´s go surfin´ now