Orain, Josuren tabernak etxera eramango dizkizu pintxoak, Josuk ikusi baitu deliveryan eta take awayan dagoela aukera une honetan. Nola jakin dezakezu auzoan gogokoen duzun jatetxeak etxez etxeko zerbitzua edo eramatekoa duen? Bada, jarraitu irakurtzen:

Kontsultatu haren webgunea

Lehenik eta behin, begiratu haren webgunean edo sare sozialetan ea horrelako zerbitzurik ematen duen eta nola egiten duen. Jatetxe batzuek Just Eat edo Deliveroo gisako aplikazioekin egiten dute lan; beste batzuek, berriz, WhatsApp, posta elektroniko edo Instagram bidez jasotzen dituzte eskaerak.

Bilatu Google Maps-en

Beste aukera eroso bat da lokala Google Mapsen bilatzea, “eramateko” edo “etxez etxekoa” iragazki berriak erabiliz, nahi duzunaren arabera: eskatutakoa jasotzera joan eta Josu ? agurtu, edo etxeko atean jaso.

Apps de comida a domicilio

Begiratu janaria etxez etxe banatzeko aplikazio batean dagoen

Janaria etxez etxe banatzeko mugikorrerako aplikazioek inoiz baino lan gehiago izan dute. Begira ezazu ea zure izkinako jatetxea horietako batean dagoen:

  • Just Eat: aplikazioak aukera ematen dizu Espainia osoko 9.000 jatetxetan baino gehiagotan janaria eskatu eta haietan jasotzeko edo etxera ekarrarazteko. Bilbon bakarrik, 270 lokal inguru ditu. Android eta iOSmugikorretarako dago erabilgarri.
  • Glovo: janariaz gain, beste edozer eska dezakezu; adibidez, ardoa afaltzeko. Android eta iOSmugikorretarako dago erabilgarri.
  • Deliveroo: janaria etxera, bulegora, parkeetara, hondartzetara eta kanpinetara eramaten du. Deskargatu Android edo iOS mugikorra baduzu.
  • Uber Eats: aplikazioaren bidez ordaindu dezakezu, eta zure eskaeraren egoera denbora errealean ikus dezakezu. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.
  • Yump: mundutxo honetako aplikaziorik berrienetako bat; eskaera bat jasotzera zoazenean ilaran egon beharrik ez izatea da haren filosofia. Probatu zure Android edo iOS mugikorrean.

Eta janari-aplikazioei buruz ari bagara, seguru ezagutzen duzula Too Good To Go. Jatetxe asko daude dagoeneko aplikazioan (Android eta iOS), eta, saldu ez duten janariarekin, ezusteko packak eskaintzen dituzte prezio murriztuan. Ezagutzen ez baduzu, informazio gehiago duzu egin genien elkarrizketan.

Gure jatetxeei laguntzeko unea da. Etorri nahi duzu gurekin?