Astelehena, hotza, euria, argi gutxi, osasun-krisia... Ohetik jaiki nahi ez izateko egun perfektua da. Blue Monday deitzen diote. Koktel baten izena dirudi, baina ez da. Urteko egunik tristeena omen denari esaten zaio horrela. Hori diote, behintzat. Euskaltelen, ez daukagu gogorik triste egoteko; horregatik, egun zatar hau umore onean pasatzeko soluzioak bilatu ditugu.

Hona hemen Blue Mondayn motibatzeko gure aholkuak:

  • Ikusi Netflixen “A la mierda el 2020”: Black Mirroren sortzaileek eginiko 2020aren errepaso komiko zoro eta barregarria.
  • Ikusi motibatzeko TED hitzaldi bat: Proposatzen dizugun honetan, gure jarrerak zenbateko garrantzia duen azaltzen du Victor Küppersek.

    Edo beste klasiko hau, une zailenetan aurrera egiten laguntzeko.

  • Irakurri, eta ikusi nola handitu zure autoestimua: El poder de confiar en ti: Aprende a tener fe en ti y conseguirás lo que quieras liburua, Curro Cañeterena, 2019an Amazonen gehien saldu zen liburuetako bat izan zen. Ondo etorriko zaizu triste antzean bazabiltza.
  • Edo entzun indarra ematen dizun abesti bat: Zer moduz Gatiburen “Euritan dantzan”?

  • Egin bat hyggeh edo lagom bizi-estiloarekin: Ikeako altzarien izenak dirudite, baina iparraldeko herrialdetako bi filosofia dira. Eta, filosofia horiei esker, herrialde horietako biztanleak munduko zoriontsuenak direla esaten dute. Agian ez dituzte txokolatea eta txurroak ezagutuko, baina horiek ere laguntzen dute.

    • Hygge daniarrak plan errazak eginez etxean gustura eta eroso sentitzearen aldeko apustua egiten du. Euskaltel telebista jarri eta manta batekin eta edari bero batekin Netflix edo Amazon Prime Video ikustea, adibidez, hygge da.
    • Lagom delakoa, berriz, gutxirekin bizitzean datza. Moderazioa eta oreka dira filosofia horren funtsa.
  • Egin ariketa fisikoa: askatu endorfinak, zoriontasunaren hormonak. Blue Monday gaina hartzen ari zaizula iruditzen bazaizu, jantzi kirola egiteko arropa eta egin ariketa pixka bat etxean. Hona hemen ariketa fisikoa online egiteko plataforma batzuk.
  • Besarkatu zuhaitz bat: esaten dutenez, ondo sentitzen laguntzen du. Probatu egin beharko dugu. Orain pertsonak besarkatu ezin ditugunez, bada, beste aukera bat izan daiteke?.

Zer pentsatzen duzu orain Blue Mondayri buruz? Animo astearekin!