Vintage den guztia puri-purian dago orain. Egingo dugu bideojokoen revival bat? Sinesten ez baduzu ere, dena ez da Candy Crush, Clash Royale eta Slither.io-ko sugetxoak: hemen dira berriz 90eko hamarkadako kontsoletako jokoak! Eta smartphonean erabil ditzakezu, gainera.

Oraindik ezagutzen ez badituzu edo ez badituzu probatu, deskargatu hemen proposatzen dizkizugunetako bat, eta, ikusiko duzu: ezingo duzu utzi! Eta, gainera, joko originalak ikusiko dituzu, hau da, merkaturatu ziren lehenengoak. Baina halako arrakasta izan dute, ezen saga benetakoak bihurtu baitira, emanaldi asko eta askorekin.

Sonic the Hedgehog

Joko honekin hasi zen dena. Edo ia dena. Izan ere, Sonic, Mariorekin batera, 90eko hamarkadako bideojokorik ezaguneneko pertsonaia nagusia izan zen. Kontsoletako jaun eta jabe izan ziren orduan; baina garai hartan, noski, ez ziren PlayStation eta Xbox, baizik eta Sega eta Nintendo. Joko itzela da; erraza, dinamikoa eta oso entretenigarria. Eta iOSerako ere badago, doan.

Super Mario Run

Ez da joko originala, baina Sonic etsaia ahotan hartu ondoren, ezin aipatu gabe utzi Super Mario. Eta merezi du, benetan, oso entretenigarria baita, Nintendoko pertsonaia guztiak bezala. iPhone.

Rayman

Ikusiko duzu zeinen ongi pasatuko duzun 90eko hamarkadan PlayStation 1en (pentsa!) arrakasta ikaragarria izan zuen klasiko honekin. Alegiazko sei mundu eta helburu bakar bat: mundu osoa usteldu duen Mr. Dark azti gaiztoari irabaztea. Eta  iPhonerako bertsioa ere badago.

Tomb Raider

Alicia Vikanderen film berria atera den honetan, pentsatuko duzu joko hau XXI. mendekoa dela… Bada, ez: 1996an jaio zen, baina 3Dko lehenengoetakoa izan zen, eta hain ona izaten jarraitzen duenez... ordaindu egin behar da! Euro bat pasatxo balio du, baina ordaindu egin behar da… Eta gauza bera la Apple Storen.

Tetris

Tetrisean aritzen ziren jokalariek ametsetan ere egiten zuten jokoarekin eta panela guztiz bete ez zedin piezak jartzeko moduarekin, hainbesteraino zen adiktiboa! Eta guk badugu eskarmentua... Ez da egongo pertsonarik munduan joko hau zer den jakingo ez duenik, oso gaztea izan arren. Beraz, ez dugu azalpen gehiago emango. Baina, jakin dezazuen: oraindik ere egiten dira Tetrisen lehiaketak, beste bertsio batzuetan egiten diren arren. iOSerako ere erabilgarri dago bertsio klasikoa.

PacMan

Comecocos ezizenarekin ezagutu izan dugu beti. Eta joko entretenigarria eta erraza izaten jarraitzen du oraindik ere, autobusean edo metroan denbora pasatzeko egokia. iTunesen ere deskargatu dezakezu.

Los Sims

Beste klasiko bat, hau pixka bat modernoagoa (2000. urtekoa da!). Joko iraultzailea izan zen bere garaian: jokalari bakoitzak bere etxea eta familia konfiguratu behar ditu bere helburuak lortzeko. Zure pertsonaiak nola hazten diren eta zer harreman egiten dituzten ikusiko duzu, nola sortzen duten familia bat eta nola bizi diren: igerilekuan istripuren bat gertatzea saihestu beharko duzu, sukaldean jardun beharko duzu —horretarako gai bazara—. Harreman pertsonalak hobetu ahala, beste aukera batzuk izango dituzu, eta lanbideak, zaletasunak edo toki berriak gehitu ahal izango dituzu. Eskuragarri dago iOSerako.

Ados al zaude gure aukeraketarekin? Zure haurtzaroan gustuko zenuen eta mugikorrerako erabilgarri dagoen jokorik ezagutzen baduzu, jakinarazi edo idatzi iruzkin bat.