Oso egun gutxi falta dira 2019ari agur esateko, eta atzera begira jarri nahi izan dugu, eta ikusi berriro ere zerbitzurik onena ematearen aldeko apustua egin dugula aurten. Hamabi hilabete hauetan, ingurumenaren, gizarteratzearen eta kirolean indarkeria desagerraraztearen aldeko apustuei eutsi diegu. Gainera, Athleticeko eta Realeko emakumezkoen taldeen babesle izan gara; eta ahaztu gabe aurtengo Gamegune eta Encounter, eta beste hainbat eta hainbat jarduera... Eskerrak eman nahi dizkizugu hor egoteagatik.

Gure bezeroekiko konpromisoa

Aurten, gure dendak berritu ditugu, zuretzat erosoenak eta praktikoenak izan daitezen. Gustatu zaizu nola geratu diren?

Renovamos nuestras tiendas Euskaltel

Etxeko Interneten abiadura handitu diegu Euskaltelen bezero guztiei. Konexio berriak 100 M-tik 500 M-ra bitartekoak dira, kalitate bikaina izan dezazun zure argazkiak eta musika gogokoena deskargatzeko, edo Stranger Thingsen hiru denboraldiak Netflix-etik zure tabletara 40 segundoan jaisteko.

Eta, telebistaz ari garela, urte hasieratik Amazon Prime Video sartu diogu Android TB duen gure 4K deskodetzaileari. Amazonen eskaintza txertatzen lehenak izan gara, Fleabag saritua eta beste telesail batzuk gal ez ditzazun. Ikusi duzu?

Konpromiso teknologikoa

Encounterren zirkuituak, zeinak Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen baititu, une politak utzi dizkigu aurten.

Araba Encounterren, Gipuzkoa Encounterren eta Euskal Encounterren, inoizko partaidetzarik handiena izan dugu, eta sarrerak bi segundo pasatxoan agortu dira. Baina, batez ere, ekintzaile teknologiko berrien sorleku gisa duten eginkizunagatik nabarmentzen dira gure party informatikoak; eta eginkizun hori etorkizuneko euskal industriaren talentu-beharraren isla da.

Eta ez dezagun ahaztu Gamegune, zeinak bideo-jokoen elitea elkartu baitzuen Euskaltelen Derioko egoitzan. Ikaragarri ondo pasatu genuen. Gurekin egoteko aukera izan zenuen?

Kirolarekiko konpromisoa

Dakizunez, Realeko eta Athleticeko emakumezkoen taldeen babesleak gara, emakumezkoen kirola sustatzeko konpromisoa baitugu.

Aurten, jokalari txuri-urdinek poz handiak eman dizkigute. Maiatzean, Erreginaren Kopa irabaziz, historia egin zuten. Zorionak, txapeldunak! Duela egun gutxi, Euskaltelen Beasaingo dendan izan ziren, taldearen 2019/20 denboraldiko posterra aurkezten; lehena izan da, baina beste asko etorriko dira atzetik. Sinatu zizuten?

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak ere badu 2019/20 denboraldiko bere posterra. Eta denboraldi hau historiara pasatuko da, hain zuzen, San Mames bete-bete egin zelako emakumezkoen partida hartarako, inoiz baino ikusle gehiago bilduta.

Póster del equipo femenino del Athletic Club

Ingurumenarekiko konpromisoa

Aurten, gure ekarpentxoa egin dugu Urdaibaiko Biosfera Erreserbako basoa berritzen laguntzeko (Muxikan). Hitzarmena sinatu genuen Lurgaia Fundazioarekin, 500 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko. Hazten ikusteko gogotsu gaude.

Gizartearekiko konpromisoa

Aparteko ilusioa egin zigun beste berri bat: Gorakide bereizgarria eman ziguten, adimen-urritasuna duten pertsonekin dugun konpromisoagatik. Eta aintzatespen horrek bidea ematen digu adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko jarrerak eta interakzioak sustatzeko Euskaltelen egin ditugun prestakuntza-ekintzekin jarraitzeko.

Aurten, "Kiroleko indarkeriaren kontrako telefonoa" jarri dugu martxan, WATS Teamekin batera. Whatsappeko mezuen bidezko kanal seguru eta konfidentziala da, kirol-arloko jazarpena eta indarkeria geldiaraztea helburu duena. Zuri laguntzeko gaude.

Ikusten duzunez, urteak askorako eman du. 2020an ere tinko jarraituko dugu lanean zuri zerbitzurik onena emateko. Eguberri on!!