Gogoan duzu nola aritu ginen errugbi inklusiboari buruz? Adimen-desgaitasuna duten pertsonen integrazioan aurrera egiteko ideia bikaina iruditzen zitzaigun; horregatik, Euskaltelen erabaki genuen pauso bat aurrera egitea eta horretan aritzen diren zenbait elkarteri babesa ematea.
Oraingoan beste urrats bat eman dugu: Pertsona irisgarriak programan parte hartu dugu. Gorabidek sustatzen duen ekimen oso interesgarri honen bidez, guk guztiok, eta bereziki publikoari begira lan egiten dugunok, gauza pila bat ikasi ahal izango dugu.
Helburua izugarri gustatuko zaizu: hobetu egin nahi dugu adimen-desgaitasuna duten pertsonekiko harremana eta gero eta independenteagoak izan daitezen lortu. Nola? Bada, bizitzan dauden balio garrantzitsuenetako batzuekin: afektua, jarrera positibo eta eraikitzailea, eta, jakina, irisgarritasun kognitiboa lortzeko behar diren gaitasun teknikoak.
Hiru helburu nagusi ditu programak:
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonak inoren laguntzarik gabe bezeroentzako arreta-puntu batera joan ahal izatea nahi dugu, eta zuzenean behar duten informazioa jasotzea.
- Guk ere asko dugu ikasteko, eta, ekimen horri esker, jendaurrean egiten dugun lana hobetu ahal izango dugu.
- Gainera, ekimenean parte hartzen duten erakundeen emaitzetan ahalegin hori guztia islatzea ere lortu nahi dugu.
Ederra istorioa, ezta? Guri ere bikaina iruditu zitzaigun hasieratik, eta, horregatik, parte hartzea erabaki genuen gure inguruko beste erakunde handi batzuekin batera: Kutxabank, Metro Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Itsas Museoa eta Guggenheim Museoa; hau da, gure lurraldeko gizarte-alorrean zeresan handia duten duten enpresa eta erakunde nagusietako batzuekin.
Euskaltelen badakigu zer garrantzitsua den tokian-tokian gaitutako eta trebatutako langileak edukitzea, bestela lortuko ez lituzketen bizipen eta esperientziak lor baititzakete. Eta feedback hori jasotzeko modurik onena da bezeroekiko harreman zuzena da, ezta? Bada, hori da, hain zuzen ere, programa honetatik gehien gustatzen zaiguna: pertsona horien behar zehatzak ezagutu ditzakegu, haiekin aritzeko eta haien erabateko integrazioan gure aletxoa jartzeko.
Susana López de Lacalle Euskalteleko Pertsonen Garapenerako arduradunak esan duenez,
“ikasketa-programa hau prestakuntza-ikastaro soil bat baino askoz gehiago da; izan ere, profesional bat trebatzeko kualifikazio teknikoa eman behar zaio, baina baita lana hobeto egiteko trebetasunak, gaitasunak eta ahalmen batzuk ere”
Telekomunikazio-operadore bat gara, eta gure eginkizun nagusia da pertsonen arteko komunikazioa erraztea, gizarte geroz eta egituratuagoa lortzeko; horregatik, etengabe saiatzen gara lurraldean integrazio osoa lortzen eta hura osatzen duten talde sozialekiko erantzukizuna eta konpromisoa geure egiten. Susanak dioenez:
“Enpresa bat hobea da inklusiboa denean, pertsonak ulertzen eta entzuten dituenean eta haiekin konprometitzen denean”
Emaitza ekonomikoak garrantzitsuak dira, jakina, baina negozio batek aurrera egiten badu hura osatzen duten pertsonengatik da, gizartearekin sortzen dituen loturengatik, interes-taldeek dituzten beharrak entzuteko lana hartzeagatik, eta barnerantz eta kanporantz ezartzen dituen harremanengatik. Susaanren hitzetan:
“Barrura begira, jendea irisgarritasunean trebatuz, arreta egokia emateko jendeari, edozein desgaitasun-mota duten pertsonei; eta kanpora begira, berriz, gure konpromisoa adieraziz Gorabideri balioa ematen dioten ekintza hauen bidez”
Horregatik eman nahi dizkiogu eskerrak Gorabideri, aukera eman baitigu hazten jarraitzeko eta gure lurraldea osatzen dugun pertsona guztiak aintzat hartzen laguntzeko. Eskerrik asko!