Landa-eremuko bizimodua da bizimodurik onena. Osasun-krisiaren ondorioz, espazio berdeekin, mendiko ibilaldiekin, aire garbiarekin, isiltasunarekin eta lasaitasunarekin amets egin genuen. Gazteak herrira itzuli dira, eta ez da harritzekoa.

Landa-eremuko etxe baten bila bazabiltza, edo asteburu bat hiriaren eromenetik deskonektatuta pasatuta nahi baduzu, eman begiratu bat Euskadiko barnealdeko bost herri hauei, eta ez duzu inoiz haietatik joan nahi izango.

5 pueblos de interior para perderte en Euskadi: Elorrio

Elorrio

Sar zaitez Durangaldean, eta harrituta utziko zaituzte harrizko jauregi, luxuzko etxe eta oinetxeek. Eta ea aurkitzen dituzun hango eraikinetako 69 armarri heraldikoak.

Haran berde batez inguratua dago Elorrio, Oiz eta Intxorta mendien eta Anboto eta Udalaitz kareharrizko gailurren artean. Inguru ezin aproposagoa du ibilaldiak egiteko. Besaidera igotzea da aukera bat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugarria dagoen tokira.

Ezin zara geratu Argiñetako nekropolia, Berriozabaletako iturria edo Maitasunaren Iturria eta basilika ikusgarria ikusi gabe. Eta egun eguzkitsua bada, piknika egin dezakezu Kanpazar gainean edo Berrion.

5 pueblos de interior para perderte en Euskadi: Orduña

Urduña

Araba eta Burgosen artean, Salbada mendilerroari begira, dago Urduña. Jauregiz betetako hirigunea du, eta antzinako hiria inguratzen zuen harresi bat eta Foruen Plaza ederra. Ez da harritzekoa multzo historiko-monumentala izatea 1997tik.

Baina Urduñan arreta gehien erakartzen duen tokietako bat Nerbioiko ur-jauzia da: 270 metroko ur-jauziak aho zabalik utziko zaitu. Eta naturaz gehiago gozatu nahi baduzu, egizu ibilbide bat oinez edo bizikletaz Tologorrin, Txarlazon edo Solaieran.

5 pueblos de interior para perderte en Euskadi: Oñati

Oñati

Oñatiz hitz egiten dugunean, Arantzazuko santutegia etortzen zaigu burura denoi, zeina mendigune arrokatsuz eta arroila sakonez inguratua baitago. Ez duzu inoiz halakorik ikusi, eta herrigunetik 9 km-ra bakarrik dago, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan. Arantzazutik abiatuta, hainbat ibilbide egin ditzakezu, Urbiako zelaietan barrena eta Aizkorriko gailurreraino.

Eta hara joanez gero, merezi du Oñati-Arrikrutzeko kobak ikustea eta hango aurkikuntza paleontologikoen berri izatea.

Deba Garaiko herri historikora itzulita, egizu paseo bat herrigune historikoan, eta ikusi Sancti Spiritus Unibertsitatea. Eta ez ahaztu Idiazabalgo gazta on bat probatzea.

5 pueblos de interior para perderte en Euskadi: Tolosa

Tolosa

Gipuzkoako hiriburu izandakoak paseorako toki ederrak ditu hirigunean, Oria, Araxes eta Berastegi ibaien artean. Egin buelta bat hango kaleetan barrena, Zerkausiraino eta Berdura Plazaraino, joan Nazioarteko Txotxongilo Zentrora, eta ez galdu aukera jatordu eder bat egiteko. Ospe handia dute parrillan egindako txuletek eta Tolosako babarrunek.

Kultura-bizitza handia du Tolosak, baina natura ere bertatik bertara du. Igo Izaskungo Ama Birjinaren ermitara, eta, handik, Uzturre mendira, tolosarrek egiten duten moduan.

Tolosa ezagutzeko, inauterietanjoatea gomendatzen dizugu, danborradak ikusteko; edo sanjoanetan, Bordon-dantza, su gaineko saltoak eta arma-alardea ikusteko.

5 pueblos de interior para perderte en Euskadi: Añana

Añana

Gasteiztik 30 km-ra dago Añanako Gatz Harana, zeinak 6.500 urte baino gehiagoko historia baitu. Inoiz ikusi duzun paisaiarik ikusgarrienetako bat da, bere larrain, putzu, kanal eta gatz-biltegiekin.

Eta altxor gehiago era badaudeAñanan: San Joan Akreko Komendadoreen komentua, Villaconesko Andre Mariaren eliza eta Herrándarren jauregia, besteak beste.

Mendi-ibiliak egiteko, Valderejoko Parke Naturala duzu ondoan. Oso gomendagarria da Purón ibaiaren haitzartea.

Ezagutzen dituzu herri hauek? Azaldu iruzkinetan zein duzun gogokoena.