Prentsa Oharrak
Euskaltelek eta Euskadi Fundazioak beren aliantza berretsi dute, Mikel Landari ongietorria eginez Bilbon
Gaur goizean, Mikel Landa Euskaltel-Euskadiko lider berri gisa aurkezteko eta hari ongietorria egiteko ekitaldi sozial eta instituzionala izan da Bizkaia Euskaltel Digital Center gaikuntza teknologikoko, berrikuntzako eta trebakuntza digitaleko zentroan, Bilboren erdialdeko Euskadi plazan. Euskadiko erakundeetako, enpresa-alorreko eta kiroletako hainbat pertsona ospetsu bildu ditu topaketak, eta agerian utzi du zeinen lotura estua dagoen euskal entitateen, zaleen eta sare sozioekonomikoaren artean.