Gaur Gasteizko Salburuko parkera eramango zaitugu. Hezegunea desagertzeko zorian egon zen, eta, hainbat hamarkadatako lehengoratzeari esker, Gasteizko naturagune baliotsuenetako bat bihurtu da. Post honetan azalduko dizugu nola iritsi, zer egin han, bitxikeriak kontatuko dizkizugu...
Urtero, urriaren 23an, San Severino jaietako egun handian, Balmasedako kaleak koadrilaz, familiaz, bisitariz eta poliki-poliki prestatzen diren babarrunen usainez betetzen dira. Balmasedako Nazioarteko Putxera Lehiaketa da, trenbide-zaporeko tradizioa. Orain azalduko dizkizugu xehetasun guztiak.
Presta zaitez Basauriko 2026ko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 26tik urriaren 4ra, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, koadrilen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2026ko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.
Gorbeiako Gurutzerako igoera bizitzan behin bederen egin beharreko txango horietako bat da. Gehiago kontatuko dizugu orain: non dagoen, nola irits zaitezketen hara, zer ikusi eta zer egin daitekeen han, eta zer bitxikeria ezkutatzen dituen gurutze horrek, zeina Euskadiko irudirik ezagunenetako bat bilakatu baita.
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2026ko Euskadiko musika-jaialdien bilduma bat osatu dugu. Ekaineko Azkena Rock Festival edo uztaileko Bilbao BBK Live jaialdietarako kontzertuen berri emango dizugu (datak, taldeak eta sarrerak nola eskuratu), baita 2026ko udako eta urteko gainerako urtaroetako Euskadiko jaialdietako informazioa ere.
Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
Durangoko 2026ko jaiak, sanfaustoak, urriaren 10etik 18ra dira, eta, urtero bezala, ez dira faltako kontzertuak, “Zezenak dira” eta “arto-opilak”. Durangoko 2026ko sanfaustoetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.
“Bidean bat gara” da 2026ko Nafarroa Oinezen leloa, eta urriaren 18an ospatuko da Nafarroako ikastolen aurtengo jaia. Aurten, bi ikastolek antolatuko dute: Vianako Erentzun ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak. Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.