Euskal Herriko azoka garrantzitsuenaren beste edizio bat ospatuko du laster Bermeok. 2025eko maiatzaren 16tik 18ra egingo den Arrain Azoka Bermeoren itsas eta arrantza-tradizioaren erakusleihorik onena da. Zatoz eta gozatu Bermeoko kontserba-fabriketako postuez, eskaintza gastronomikoaz, itsasontzi-txangoez, danborradez eta 2025eko Arrain Azokaren programako beste hainbat jardueraz.
Zer da Bermeoko 2025eko Arrain Azoka?
Arrantzak eta itsas gastronomiak markatzen dituzte bermeotarren historia, ekonomia eta bizimodua. Horregatik dute hain protagonismo handia Bermeon arrantzaleek, saregileek, kontserbagileek eta elkarte gastronomikoek.
Eta, maiatzean, bermeotarrek handitasunez ospatzen dute Arrain Azoka ezaguna, ahal bada Bermeoko mahoiarekin jantzita, tokiko ohiturari jarraituz.
Honela eman zitzaion amaiera 2024ko Arrain Azokari.
Eta dagoeneko Bermeko Arrain Azokaren beste edizio bati hasiera ematera goaz.
2025eko Arrain Azokaren programa

Irudia: Arrain Azoka
Jaiak eztanda egiten du Bermeoko Arrain Azokan. Aurtengoa, 2025ekoa, maiatzaren 16tik 18ra egingo da. Lamera parkean jartzen dira azokako saltokiak. Bermeoko kontserba-fabrikek beren produkturik onenak eskaintzen dituzte han, erosteko eta dastatzeko aukera izan dezazun.
Lamera parkeko azokako postuen ordutegia 2025eko Arrain Azokan:
- Ostirala, 2025eko maiatzak 16: 11:00 - 20:00.
- Larunbata, 2025eko maiatzak 17: 11:00 - 20:00.
- Igandea, 2025eko maiatzak 18: 11:00 - 15:00.
Ongintzako xedeetarako gune solidarioan ere badu lekurik gastronomiak; atuna eta marmitakoa jateko aukera izango duzu. Lamera parkean bertan egongo da gune solidarioa, eta Osakidetzaren ekimenera bideratuko da han jasotako dirua.
2025eko Arrain Azokako gune solidarioaren ordutegia:
- Ostirala, 2025eko maiatzak 16: 13:00 - 17:00 eta 19:00 - 21:00.
- Larunbata, 2025eko maiatzak 17: 13:00 – 21:00
- Igandea, maiatzak 18: 13:00 - 16:00.
Herriko produktuak dira orobat protagonista azokako gune gastronomikoan; han, gainera, zenbait tailer, dastaketa eta lehiaketa egingo dira, guztiak ere atuna dutela protagonista. 2025eko Arrain Azokako tailer guztien berri izango duzu programan.
Baina dena ez da gastronomia; beste jarduera asko ere egingo dira Bermeon: besteak beste, kalejirak, danborrada, erraldoiak, pilota-partidak, bisitaldiak eta itsasontzi-txangoak.
Ikusi hemen 2025eko Arrain Azokak argitaratzen duen programa osoa:
Maiatzak 16, ostirala
- 9:00 - 11:00: Bermeoko Nautika Eskolako nabigazio-simulagailua ikusteko bisitaldia.
- 12:00: Arrain Azokaren hasiera eta Hegaluze sariaren banaketa Lameran.
- 11:00 eta 12:00: Bisita libreak Arroyabe kontserba-fabrikara. Lamerako geltokitik, 10:15ean eta 11:15ean aterako da Bermibus autobusa. Lekua erreserbatu behar da turismo-bulegoan.
- 18:00: Belaontzi-irteerak 6-12 urteko haurrentzat.
- 19:00: Pilota-partidak Artza frontoian. Bermeo Hiria-Inpesca txapelketa
- 20:00: Alkartasuna dantza taldea eta Joxepa kale-kale taldea Lameran.
- 20:00: Kanta Kanta Lorue.
- 21:00: "Larrain dantza herrikoia"
Maiatzak 17, larunbata
- 10:00 - 13:00: Bermeoko Nautika Eskolako nabigazio-simulagailua ikusteko bisitaldia eta korapilo-tailerra.
- 10:00: Batel-estropada. Arrain Azokaren IX. bandera
- 10:00 - 15:00: Ortube atunontzia ikusteko bisita gidatuak.
- 10:30 - 14:30 "Izan arrantzale” haurrentzako tailerra
- 12:00: Danborrada Lamerako alde zaharrean eta portu zaharrean. Antolatzaileak: Hurre-Hurre eta Adiskide.
- 12:00: Kalejira Lameran eta portu zaharrean, musika-eskolako Kankinkabara txistu-taldeak eta Arrekatxuxak animaturik.
- 12:00: Erraldoi txikien konpartsa alde zaharrean, Lameran eta portu zaharrean. Ordiziako eta Gasteizko erraldoiak. Antolatzailea: KIETB
- 12:30: Divenire dantza-eskola Olatan; 13:30ean, Lameran.
- 20:00: Euskal kanta herrikoiak frontoian: Joxepa Kale Kale taldearekin.
Maiatzak 18, igandea
- 12:00: XXXI. Arrain Azoka Artza frontoian.
- 12:30: Bermeoko erraldoiak Lameran eta portu zaharrean.
- 12:30: Erroxape Martxan Lameran eta portu zaharrean.
2025eko Arrain Azokako beste jarduera batzuk
2025eko Arrain Azokako beste zenbait jardueraren berri emango dizugu orain, guztiak ere maiatzaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan gozatzekoak.
- Arrain-salmentaren simulazioa kofradia zaharrean:
- Maiatzak 16, stirala: 11:30, 13:30, 13:30, 17:30 eta 19:30
- Maiatzak 17, larunbata: 11:30, 13:30, 13:30, 17:30 eta 19:30
- Maiatzak 18, igandea: 11:30 - 13:30
- Hegaluze agentziaren itsasontzi-txangoak: sarrerak, hemen
- Izarorako txangoak Taho konpainiaren itsasontzian: sarrerak, hemen
Gainera, 2025eko Arrain Azokak iraun bitartean, doan izango da Arrantzaleen Museorako sarrera.
Bermeoko Arrain Azokaren historia

Irudia: Arrain Azoka
Bermeoko Arrain Azoka izan zen arrain eta kontserben Euskadiko lehenengo azoka.
Helburua garbia zen: Bermeoko kontserben potentziala erakustea publikoari, haiek baitira herriko ekonomiaren oinarri nagusietako bat.
Bermeoko portuak garrantzia hartu zuen Erdi Aroan, eta baxurako arrantzaren erreferente bilakatu zen.
Ordudanik, Bermeoko ekonomia portuaren inguruan egituratu da, kontserba-enpresa handiak eta kontserbari lotutako industriak sortu baitira; besteak beste, itsasontzi eta motorren eraikuntza, ontzien kontsignatarioak eta biltegi handiak.
Bermeok, gaur egun, indarra hartu du Euskadiko marinel-herri eta arrantza-portu garrantzitsuenen artean.
Beraz, ez da harritzekoa herriaren historia markatu duten eta oraindik ere markatzen duten itsasoko produktu horiek goresteko azoka bat egitea herrian.
Hegaluze saria
Hegaluze saria Arrain Azokako aintzatespen berezi bat da. Herriaren berri zabaltzen eta hura ezagutarazten bereziki nabarmendu diren pertsona, erakunde edo enpresei ematen die sari hori Bermeok urtero.
Arrain Azoka elkarteak hautatzen du irabazlea, herritarren proposamen eta iradokizunak jasotzen dituen deialdi ireki baten bidez.
1997an eman zen saria lehen aldiz, eta aurten 28. edizioa izango da.
Hona hemen urte hauetan zehar aintzatespena jaso dutenetako batzuk: kontserba-lantegiak, Arraun Elkartea eta Bermeoko arrantzaleak, Bermeoko Santa Veracruz Kofradia, Erroxape Emakumeen Elkartea, Rafa Sardina eta, azken sariketan (2024an), Bego Gangoiti Canga, Arrain Azoka proiektuaren sortzailea.
Bermeo Tuna World Capital
Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak ere paper aktiboa dauka Arrain Azokan.
Bermeon atunaren sektorearekin lotura duten eragile guztiek, hasi atun-ontzietatik eta kontserba-lantegi eta ontzioletaraino, bat egin dute erakunde honetan, zeinaren helburu nagusia baita jateko bikain hau babestea eta ezagutaraztea, betiere jardunbide egoki eta jasangarrien garrantzia sustatuz.
Badakizu, itsas kutsuko plan on baten bila bazabiltza, zatoz Bermeoko 2025eko Arrain Azokara, maiatzaren 16tik 18ra.
Goiburuko irudiaren iturria: Conservas Serrats Bermeo