Aste Santuaz jada ez zara ia gogoratu ere egiten, ezta? Eutsi, uda berehala dator-eta... baita oporrak ere. Horregatik, positiboa izan behar duzu. Ea, pentsatu: Nola lor zenezake denbora azkar igarotzea? Guk iradokizun bat egingo dizugu: hasi prestaketak egiten kuadrillarekin irteeratxo bat egiteko. Oraintxe hasita, bitan pentsatu gabe.
#LagundukoDizugu zure bizitzako kuadrilla-bidaiarik onena prestatzen. Oso erraza da: hartu zure smartphonea, bilatu terrazatxo on bat edo parke bat Euskaltel WiFi Kalean estaldura duena eta instalatu zure lagunekiko bidaia prestatzeko aholkatzen dizugun doako aplikazioetako bat.
Prava
Itxaron, txartelak erosi aurretik eta gelak erreserbatu aurretik adostu beharko duzue nora joan, ezta? WhatsAppeko beste talde bat ireki beharrean, jada asko dituzu eta, sortu kuadrilla-txat bat, guztion artean erabakitzeko nora joan eta zer egin. Eta irteeratxoa finantzatzean inor ez galtzeko edo inork ihes ez egiteko, Pravak gastuak kudeatzeko sistema bat du, norberak jarritako dirua erregistratzen duena. Oso erabilerraza da, eta, gainera, bidaia-agenda bat egin dezakezue bisitak markatzeko eta argazkiak, kokapenak eta oharrak sartzeko, eta hori parteka dezakezue gero sare sozialetan, zuen kontaktuen aurrean harro agertzeko. Ingelesez eskuragarri Androiderako eta iOSerako.
Preparture
Dena planifikatu eta xehetasun guztiak erabakita uztea gustukoa baduzu, deskargatu orain Preparture. Agenda adimendun bat da, hau guztia egiteko aukera ematen dizuna: tokien eta dagozkien mapen zerrendak, garraiobideak, jendearentzako arreta-orduak, prezioak eta ataza-zerrendak. Eta talde hipermetodikoa baldin bazarete, bidaiako egun bakoitza planifika dezakezue ikusi nahi duzuen guztia markatuta utzita. Parisen zaudela eta Eiffel dorretik Sacre Coeur basilikaraino joan behar duzula? Preparturek esango dizu zenbat denbora beharko duzun eta nondik joan behar duzun. Ingelesez eskuragarri dago Play Storen etaiTunesen.
Around me
Pentsa ezazu bidaiaren erdian zaudela, Londresen. Eta itzela izaten ari da: kontzertuak, pub-ak, shopping-a, museoak… denetatik. Baina Portobelloko merkatuaren erdian zaudela, urdaileko mina hasi zaizu: farmazia bat behar duzu. Eta orduan gogoratzen zara Around me, instalatu zenuela, hau da, behar duzun guztia inguruan aurkitzeko balio dizun aplikazioa. Egin klik, bilatu hurbilen dagoena eta aplikazioak berak eramango zaitu haraino. Eta beste hainbeste jatetxeak, hotelak, gasolindegiak, pub-ak, zinemak, aterpetxeak, bankuak…. aurkitu behar badituzu. Aplikazio hau oso praktikoa da, berdin da non zauden: Londresen, Sevillan, Tokion edo New Yorken. Azken urteotan, zenbait sari jaso ditu. Gaztelaniaz eskuragarri dago iOSerako eta Androiderako.
Field trip
Gustukoa duzue turismo alternatiboa? Veneziako Rialto zubian eta San Marko plazan argazkia egitearekin nahikoa dutenetakoak zarete, edo, gainera, Guetto aldean ere ibili nahiko zenukete, Canareggion? Aplikazio hau pentsatuta dago benetan txundituta gera zaitezten bisitatutako toki bakoitzean aurkituko dituzuen tokiekin. Aplikazioa bigarren planoan exekutatzen da zure mugikorrean, eta, toki interesgarri batera hurbiltzen zarenean, txartel bat erakusten dizu toki horren historiari eta xehetasunei buruzko informazioarekin eta kokapen zehatz-zehatzarekin. Baina, kulturaz gainera, zure interesekoak diren lokalak hauta ditzakezu; adibidez, dendak, tabernak edo jatetxeak, leku bakoitzeko jatorrena aurkitzeko. Gaztelaniaz eskuragarri dago Androiderako eta iOSerako.
Runaway
Aplikazio honekin, kuadrillako guztiok botoa eman ahal izango duzue eta hala erabaki nora joan, datak, hegazkin-txartelak eta baita hoteleko gelak ere. Runaway-ren bilaketa-motorrak Skyscanner eta Expedia hegaldi-konparatzaileak erabiltzen ditu aukerarik merkeenak aurkitzeko. Runawayk, gainera, aukera ematen du taldeko kideek sar ditzaten hiri bakoitzean bisitatu nahi dituzten tokiak, hala bakoitzak jakin dezazuen non dauden gainerakoak. Eta zure bidaiak eta iruzkinak parteka ditzakezu sareetan eta beste bidaiari batzuenak ikusi, ideiak hartzeko.
Zello
Ba al zenekien walkie-talkie aplikazio honek deskarga-errekor guztiak gainditu zituela Estatu Batuetan? Ez dizu balio izango bidaiak planifikatzeko, baina interkomunikazio-sistema baten moduan funtzionatzen du: aski da botoi bat sakatzea taldeko kide guztiak zeuen artean konektatuta egoteko oporretan. Hala, zuen kasa joateko aukera izango duzue, baina planik dibertigarrienak galtzeko beldurrik gabe. Gainera, duela ia urtebete agur esan genion roamingari Europan; beraz, zure fakturak ez du gora egingo… Gaztelaniaz eskuragarri dago iOSerako eta Androiderako.
Jada ez dago aitzakiarik, bidaia mundiala planifikatu behar duzue. Elkartu zure lagunekin, eta ekin lanari. Argazkien zain egongo gara, eta, zerbait berri aurkituz gero… partekatu gurekin!