Aita edo ama izan berri zara? Zorionak! Gaur, zuen eguna da. Bai, bai, sinesgaitza iruditzen bazaizue ere. Ez kezkatu azken egunetan ez baduzue aukerarik izan lau ordu jarraian lo egiteko. Edo aitona edo amona haurraz arduratzeko irrikaz baldin bazaudete. Zuen eguna da gaur, eta ospatu beharra dago.

Laster egingo du hobera egoerak, ikusiko duzue. Denoi gertatu zaigu inoiz. Normala da. Gainera, teknologia zuen alde duzue gaur egun: badira zenbait aplikazio eta web-orri lehenengo guraso-lanetarako oso lagungarriak.  Eta hori egiaztatzeko, Iker Rojas eta Ana Ramos lankideei eskatu diegu zer aplikazio baliatu zituzten beren-seme-alabak jaio zirenean.

Inoiz bururatu zaizu badirela aplikazio batzuk etxetresna elektrikoen hotsa imitatzen dutenak? Eta aplikazio horiek haurrei lo hartzen laguntzen dietela? Iker Rojas gure lankideak ere ez zekien, harik eta alaba jaio zenean berak eta bere bikotekideak egiaztatu zuten arte bazeudela eta ondo funtzionatzen zutela gainera.

Berehala ohartu ziren biak alabak “negar egiteari uzten ziola” garbigailua martxan jartzean edo lehorgailua piztean. Beraz, egun batean, Play Storera sartu zen Iker:

“Soinu horiek imitatzen zituen aplikazioren bat bilatu nahi nuen, eta harrituta geratu nintzen asko zeudela ikusi nuenean”.

Eta aplikazio horiek oso bitxiak eta dibertigarriak iruditu zitzaizkionez, estekak utzi dizkigu zuek eskura izateko, haur bihurri samarrak baldin badituzue eta ondo funtzionatzen duten probatu nahi baduzue. Xehetasun bat baino ez: ez dira txarrak izango Hair Dryer Sound eta Vacuum Cleaner Sound, 4,8 eta 4,5 puntu baitituzte, hurrenez hurren.

Ikerrek gomendatu digun beste aplikazioetako bat Dormi Baby Monitor interkomunikagailua da, edozein asteburutan gerta daitezkeen arazoak konpontzen laguntzen duena. Haurrak izan ditugun guztiok ondo dakigu txangorik txikiena Himalaiarako bidaia bat bihur daitekeela guraso hasi berrientzat. Hainbeste dira eraman beharreko trasteak!. Eta ahaztu ezin daitekeen traste horietako bat interkomunikagailuak dira. Aplikazio honek irudia eta audio transmititzen du bi smartphoneren artean, eta WiFi-arekin edo edozein sarerekin funtziona dezake.

Eta, azkenik, klasiko bat: A! Gauez argi bat piztuta uzten duten aplikazio batzuk ere erabiltzen ditugu. Luz Nocturna para Bebé du izena, eta pixkanaka itzaltzen diren distira eta irudi leunak erakusten ditu.

Ana Ramos lankidea, berriz, ez da hain aplikazio zalea; nahiago ditu haurdunaldia, edoskitzea eta hazkuntza lantzen dituzten aldizkari digitalak eta web-orriak. Bi gomendatu dizkigu Anak:

  • www.mibebeyyo.com. “Informazio asko ematen du, eta askotarikoa gainera, gurasoentzat interesgarria beti; haurdunalditik hasten da, eta hazkuntzatik harago ere badoa”.
  • https://www.dodot.es/. “Erregistratu egin behar duzu orri horretan, eta hilero-hilero, gairik garrantzitsuenak, gomendioak eta aholkuak ematen ditu”.

Baina badakizue nondik atera dituen gure lankideak amatasunari buruzko aholkurik onenak? Etxekoek eta lagunek esanda. Izan ere, “baby boom” bete-betean omen du kuadrilla, eta makina bat zalantza argitu omen dizkiote WhatsApp taldeek.

Eta zuk? Ezagutzen duzu guraso hasi berrien lehenengo hilabeteetako arazoak arintzen laguntzen duen aplikazioren bat? Bada, ez itxaron gehiago! Iradokizunen bat baldin badaukazu, bidali iruzkin bat!