Prentsa Oharrak
Euskaltel bere sarea prestatzen ari da, bezeroek ahalik eta gehien goza dezaten eguzki-eklipse historikoaz
Euskaltelek bere sarea monitorizatzeko dispositibo berezi bat aktibatu du Euskadin eta Nafarroan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea dela eta. Izan ere, eklipsea ikusi ahal izango den guneetan bisitari-kopurua asko handitzea espero da, eta Euskaltelek behar bezala erantzun nahi dio hazkunde horri. Gogoratu behar da 1912ko abuztuaren 30etik gure lurraldean ikusi ahal izango den lehen eklipse osoa izango dela.