Gozatu
Kilometroak 2025: Gipuzkoako ikastolen jaien egitaraua
Gipuzkoako ikastolen festa handia, Kilometroak 2025, urriaren 5ean, igandean, ospatuko da Elgoibarren. Elgoibarko ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2025eko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.