Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

Tuterako 2024ko Santa Ana jaiak

Urtero ospatzen dituzte Tuteran Santa Anaren omenezko jaiak, uztailaren 24tik 30era. Giro ederreko festa-egunak izaten dira, eta inoiz ez dira falta izaten erraldoiak, entzierroak, suzko zezena eta Revoltosa. Tuterako Santa Ana jaietako egitarauaren eta jardueren agendaren berri emango dizugu.

Gozatu

Barakaldoko 2024ko jaiak: egitaraua eta kontzertuak

Uztailaren 13tik 21era, 2024ko karmenak ospatuko ditugu Barakaldon. Musika ona, kultura-jarduerak, kirol-txapelketak, lehiaketa gastronomikoak... urtero milaka bisitari izaten dira Barakaldoko karmenetan. Arrazoi gehiago behar dituzu Barakaldoko karmenetara joateko?

Gozatu

Zarauzko hondartza, udarako plan bikaina eta surfaren paradisua

Urre-koloreko harea fineko 2 kilometro eta erdi, toldo koloretsuak, mundu guztiko surflariek miresten dituzten olatuak, ikuspegiaz eta gastronomiaz gozatzeko lokal bikainak... Zarauzko hondartzaz ari gara, gure kostaldeko ezagunenetariko bat baita. Euskadin udan bisitatu beharreko helmugetako bati buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.

Gozatu

2024ko Donostiako jaiak: ospakizunak, estropadak, jaialdiak...

2024ko Donostiako agenda ekitaldiz gainezka dago. Errege-desfilearekin eta danborradarekin gogor hasi genuen urtea. Hurrengo hilabeteetan, inauteriak, Aste Nagusia, Kontxako bandera famatua eta Zinemaldi ospetsua gozatu genituen; eta urtea santomasekin eta Olentzerori eta Mari Domingiri harrera eginez bukatuko dugu.

Gozatu

2024ko Zapato Azule Ondarroan: programazioa, ordutegia...

Ekaineko azken larunbatean, urtero, mahoi-urdinez janzten da Ondarroa, Zapato Azule ospatzeko. Jai herrikoia da, kuadrillakoekin kalean gozatzekoa. Tradizioa eta kirola uztartzen ditu, eta itsasoko jendea omentzen du, haien jantzi tipikoaren bidez. Noiz ospatuko da Zapato Azule Ondarroan 2024an? Ekainaren 29an ospatuko da aurten; hona hemen ordutegia eta 2024ko Zapato Azuleren programazioa.

Ezagutu

Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia

Noiz hasiko da ikasturtea Nafarroan? Noiz hasiko eta noiz bukatuko dituzte eskolak ikasleek? Zer oporraldi eta zer jaiegun izango dira? Ikasturtea antolatzen lagunduko dizugu Nafarroako 2024-2025 ikasturteko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko egutegiarekin.

Ezagutu

Euskadiko 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia

Honela egingo da eskolarako itzulera Euskadin. Euskadiko 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegi oso honetan, kontatuko dizugu zer egunetan hasiko eta amaituko diren eskolak eta noiz izango diren oporrak eta jaiegunak, heziketa-ziklo guztietan (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH).

Gozatu

Txakurrentzako hondartzak Bizkaian urte osoan

Txakurrarekin itsasoaz eta hondartzaz gozatzeko gogoz? Bizkaian, urte osoan joan daiteke hondartzetara txakurrarekin, baita udan ere, baina kasu horretan ohiko bainu-ordutegitik kanpo bakarrik. Hemen aurkituko duzu Bizkaiko zein hondartzatara joan zaitezkeen txakurrarekin.

Gozatu

Leioako 2024ko jaiak: San Joan jaietako egitaraua eta tradizioak

Ekainaren 20tik 24ra bitartean, Leioak alaitasunez beteriko San Joan jaiak ospatuko ditu. Musika, gastronomia, kirola, tradizioak... denetarik eskaintzen duen eta bertakoei eta bisitariei huts egiten ez dien programa bat. Hemen duzu Leioako sanjoanei buruzko ezinbesteko informazioa.

Gozatu

Eibarko 2024ko jaiak: sanjoanetako egitaraua eta jarduerak

San Joan eguna huts egin ezinekoa da Eibarren. Uztailaren 21etik 29era, jarduera-egitarau zabal batez gozatzeko aukera izaten dute eibartarrek eta bisitariek urtero. Eibarko sanjoanetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu. Eta bai, sua ere izango da.

Gozatu

Irungo 2024ko jaiak: egitaraua, kontzertuak eta Alardea

Irungo 2024ko jaiak ekainaren 21etik uztailaren 1era ospatuko dira, baina egitaraua astebete lehenago hasiko da, ekainaren 14an, 2024ko Irungo jaietako kontzertuak hasten direnean. San Pedro eta San Martzial jaien amaiera ekainaren 30ean izango da, Irungo 2024ko Alardearen egunean. Herriko jaieguna da, baina, igandez datorrenez, uztailaren 1era aldatuko da.