Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

Balmasedako 2026ko Aste Santua Balmasedan: prozesioak, gurutze-bide biziduna...

Balmasedako 2026ko Aste Santuak Ostegun eta Ostiral Santuak ditu egun handiak, orduan egiten baita Balmasedan Jesu Kristoren pasioaren errepresentazio biziduna. Prozesioez gain, Azken Afariaren, Pilatoren aurreko epaiketaren eta gurutze-bidearen errepresentazioak dira unerik gogoangarrienak. Hemen duzu Balmasedako 2026ko Aste Santuko egitarauari buruzko informazio guztia, zeina Euskadiko esanguratsuenetako eta ikusgarrienetako bat baita, zalantzarik gabe.

Gozatu

Arratsaldeko plana Bilbon: tabernak eta diskotekak arratsaldepasa baterako

Arratsaldepasa egiten duzu Bilbon? Askok nahiago dute egunez egin jai, eta aisialdiko lokalak horretaz konturatu dira. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten tabernen bila bazabiltza, jarraitu irakurtzen, zure gustuekin bat egiten duen ingurua zein den ikasteko. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten diskoteken berri ere emango dizugu, asteburuko arratsaldeetan antolatzen dituzten jai tematikoetan dantza egitera atera zaitezen. Hemen aurkituko duzu Bilbon arratsaldeko plana egiteko behar duzun guztia.

Gozatu

Donostiako 2026ko Aste Santua: prozesioak, ibilbideak…

Ostiral Santua, aurten apirilaren 3a, egun seinalatua da Donostiako 2026ko Aste Santuan. Duela 60 urtetik lehen aldiz, prozesio bat egingo da Donostiako kaleetan barrena. Artzain Onaren prozesioa da, eta bat egingo du Donostiako 2026ko Aste Santuko beste ekitaldi batzuekin: esate baterako, Ostiral Santuan egiten den Urgull mendiko gurutze-bidearekin eta Amara Zaharra auzoko Kristoren Pasioaren antzezpenarekin. Donostiako 2026ko prozesioen ordutegiak eta ibilbideak azalduko dizkizugu hemen.

Gozatu

2026an sare sozialetan arrakasta izaten ari diren euskal influencerrak

Sare sozialetan dituzten kontuek milioika jarraitzaile dauzkate. Haiek dira 2026an Instagramen, TikToken eta YouTuben arrakasta duten euskal influencerrak. Zerrendan daude, Ibai Llanos buru dela, Twin Melodyko neska infuencerrak eta Gorka Barredo euskal youtuber eta haren ¡Que Viva La Cocina! kanala, besteak beste. Jakin nahi baduzu nori jarraitu 2026an, ikusi euskal influencer, eduki-sortzaile eta instagramerren bilduma hau… eta ez huts egin haien edukiak.

Gozatu

Bilboko 2026ko inauteriak: programa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea...

Farolinen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira Bilboko 2026ko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko desfilea, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz dira izango dira Bilboko 2026ko inauteriak? 2026ko otsailaren 12tik 17ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.

Gozatu

Lantzeko 2026ko inauteriak: datak, egitaraua, tradizioa…

Nafarroako Lantz herri txikian inauteriak modu berezian ospatzen dituzte: landa-eremuko inauterien erakusle nagusienetakoa da. Kaleak bete-beteak egoten dira kolorez, tradizioz eta musikaz. Miel Otxin eta beste pertsonaia batzuek desfilatzen dute astelehen eta asteartean, zortzikoa dantzatzen da eta beste ekitaldi mordoa izaten da. Otsailaren 15etik 17ra Lantzeko 2026ko Inauterietan egingo dena kontatuko dizugu.

Gozatu

2026ko Donostiako inauteriak: egitaraua, desfilea, konpartsak...

Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean, eta aurten otsailaren 12tik (osteguna) 17ra arte (asteartea) ospatuko dira. Hemen duzu Donostiako 2026ko inauterietako egitaraua, jakin dezazun noiz egingo den desfilea, noiz aterako diren txarangak eta konpartsak, eta gainerako informazio guztia.

Gozatu

Museoak doan Bilbon (2026) Bilboko Arte Ederren Museoa…

2026an zein museo dira doan Bilbon? Bilboko Arte Ederren Museoa, gaur egun, doan da. Baina Bilbon badira museo gehiago doan, egun jakin batzuetan edo kolektibo jakin batzuetarako (adibidez, adingabeentzat). Adibidez, Bilboko Guggenheimera doan sartu ahal izango zara Museoen Egunean (maiatzaren 18an). Bilbon gaur doan egiteko jardueren bila bazabiltza, hemen aurkituko dituzu interesatzen zaizkizun museoak.

Gozatu

Donostiako 2026ko Kaldereroak: ibilbidea, abestiak, jatorria eta tradizioa

Metal-hotsak eta musika-doinuak, inauterien bezperan. Donostiako Kaldereroak dira, Euskadiko ospakizunik zaharrenetako bat, otsaileko lehen larunbatean edo Kandelario egunaren hurrengo larunbatean ospatzen dena. Donostiako 2026ko Kaldereroak otsailaren 7an ospatuko dira, larunbatarekin. Kontsultatu hemen konpartsen desfilearen ibilbidea eta abestiak. Horretaz gainera, kaldereroak nor ziren kontatuko dizugu, eta nondik datorren tradizio hori.