Emakume gerlariak, borrokalariak, ausartak, samurrak... Denak desberdinak eta bakarrak. Martxoaren 8an, asteartearekin, Emakumearen Nazioarteko Egunean, emakumea inoiz baino protagonistagoa izango da pantailan.

Ez galdu egun hau ospatzeko telebista-kanalek prestatu dituzten hitzordu eta saio bereziak.

COSMO gerlari eta historiko bihurtu da

1939an, Alemaniak Polonia okupatu zuen. Eta hiru emakumeren bizitza, Ewka, Irka eta Marysiarena, betiko aldatu zen.

Martxoaren 8an, asteartearekin, COSMOk 'Guerreras' telesail poloniarra estreinatuko du 22:00etan; Bigarren Mundu Gerran, hiru emakume nazien aurka borrokatuko dira. Emakumeen arteko adiskidetasuna, independentziaren aldeko borroka eta gizartean aktiboki parte hartzeko gogoa erakusten dituen drama hunkigarria.

Eta, 15:30ean, historiarekin hitzordua dugu: 'Catalina la Grande' miniseriearen maratoia, Helen Mirren oscar sariduna Errusiako enperatriz boteretsuaren paperean dela.

'Ellas crean', saio berezia TCMn

TCMk bat egin du aurten ere egun honekin, kameren atzean dauden emakumeen irudia goraipatzeko. Hainbat hamarkadatan, irudi hori ezkutatuta eta baztertuta egon da.

Martxoaren 8ko aste osoan, arratsalde eta gauak emakumeek zuzendutako filmez beteta egongo dira, 'Ellas crean' saio bereziari esker. Ez galdu, besteak beste, 'El futuro', 'Tomboy, 'American Honey', 'Winter's Bone' eta 'Bar bahar, entre dos mundos'.

AXN White-ko zinemako emakumeak

AXN Whitek, berriz, emakumeak protagonista dituzten filmei buruzko saio berezia prestatu du martxoaren 8ko egun osorako; 22:00 arte izango da.

Zinemako emakumeentzako omenaldi bat izango da, izenburu-sorta bikain honekin: 'La joven Jane Austen', 'Georgia O'Keeffe', 'La increíble historia de Christina Noble', 'Puzzle', 'Conociendo a Astrid', 'Madres & Hijas', 'La voz de una generación', 'Amores en tiempos de guerra'.

Eguna amaitzeko, 22:00etan, 'Pasaporte a la libertad'-en bi kapituluen estreinaldia dugu, eta, ondoren, 'Cuando cae la nieve'.

FOXek lege-berdintasuna aldarrikatzen du

FOXek bat egingo du M8ko ospakizunekin, 'Una cuestión de género' filma emanez, 22:50ean.

Mimi Leder errealizatzaile sarituak zuzendu du, eta Felicity Jones du protagonista. Ruth Bader Ginsburg AEBko Auzitegi Goreneko epailearen istorioa kontatzen du. Legezko genero-berdintasuna eta beste arrazoi sozial batzuk defendatuz bide luzea eginda iritsi zen kargu horretara.

'Creadoras' saioak Sundance hartu du

'Creadoras' emakumezko zinemagile inspiratzaileak omentzeko eta aldarrikatzeko saio bat da, emakumezkoen ikuspegia duena. Ostiral-, larunbat- eta igande-gauetan, 22:30ean.

'Mustang' lanak sari ugari irabazi ditu. Deniz Gamze Ergüven-ek Turkiako neska gazte batzuen zapalkuntza kontatzen digu.

Icíar Bollaínen 'Te doy mis ojos' film espainiarrak bikote barruko tratu txarren gaineko zinema sozialaren paradigma aldatu zuen.

Zerbait berria asmatzea oso gai garrantzitsua da 'Aprendiendo a conducir' eta 'La nueva vida' lanetan.

Gazteen arteko esperimentazioa lantzen dute 'Blue my Mind'en eta 'El último suspiro'n; oztopo ekonomikoak, berriz, 'Sin cielo ni ley'en eta 'Las chicas bien' lan mexikarrean.

Emakume borrokalariak XTRMn

Inoren aurrean kikiltzen ez diren emakume menderaezinak. Martxoaren 8an, asteartearekin, 18:00etatik aurrera. Ausartuko zara haiekin?

'Armadas y cabreadas' saio berezian hauek emango dituzte: 'Las vengadoras de Grimm: Tiempos de guerra', 'Lady Bloodfight', 'The Huntress: Rune of the Death' eta 'Tigre y Dragón'.

Somos-ek bizitza osoko zinemako emakumeak omenduko ditu

Emakumeak garai bakoitzean bizi izan duen egoeraren eta momentuaren isla garbia da pantaila, eta emakumeek egin duten iraultza erakusten du.

Hala ulertzen du Somos saioak. Martxoko asteburuetan, gauero, 21:30ean, protagonista emakumea den lan bat emango du, eta, gainera, martxoaren 8ko programazio osoa eskainiko die gaur egungo zinemarako erreferente izan diren emakume horiei.

Martxoaren 8an, asteartearekin, Euskaltelek bat egingo du M8ko kausarekin, eta zinemako eta telesailetako emakumeen indarra eta talentua aldarrikatuko ditugu.

Ez huts egin hitzordura zure Guztia TB aukerarekin. Eta edukiren bat galtzen baduzu, gogoratu nahi duzunean ikus dezakezula berriro Replaytekan.

k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica, S.L.U. IFZa B-86588639. Helbidea: C. Casanova 209, principal 1ª - 08021, Bartzelona). https://www.agile-tv.es