Aurtengo urteak gehien behar dutenean pertsonak konektatzeko zerbitzurik onena eskaintzeko erronka ekarri zigun. Eta, Euskaltelen, atsedenik gabe lanean aritu gara zuri soluziorik onena emateko.

Horregatik, zuntz optikoko gure sarea modernizatzen eta 5G teknologia hedatzen ari gara, abiadura handiagoa eta estaldura hobea izan ditzazun telelanerako, ikasteko eta aisiaz gozatzeko (streaming-erako, bideo-jokoetarako nahiz bideo-deiak egiteko).

Izan ere, nolabaiteko normaltasuna berreskuratu dugun arren, etxean egon beharra ere egokitu zaigu. Eta Euskaltelen teknologia izan da aliaturik onena.

Algara Gauen umorea zure egongelara zuzenean eramateko, Azokaren jardueraren jarraipena etxetik egiteko edo Replaytekan telesail eta film asko izateko. Baita Euskalteka plataforma berrian dauden euskarazko eduki guztiak ere.

Izan ere, euskararekiko dugun konpromisoak gidatzen gaitu egiten dugun guztian.

Hauxe da 2021. urteari egin diogun errepasoaren emaitza:

Zuntz optikorik azkarrena

Zure konektagarritasun-beharrei erantzuteko, 5G teknologia eta FTTH zuntz-sare moderno bat hedatzen ari gara, 10 giga simetrikorainoko abiaduran nabiga dezazun, eta etxean estaldura handiagoaz goza dezazun.

WiFi Mesh Euskaltel

WiFi Mesh, wifi-estaldura hobea izan dezazun etxe osoan

Aurten WiFi Mesh merkaturatu dugu, wifiaren esparruan gaur egun dagoen teknologiarik aurreratuena.

Anplifikadore adimendun honek sarera konektatzen dituzun gailu guztien seinaleak anplifika ditzake, bideratzailetik urrun egon arren. Izan ere, 4 aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du, abiadura handiagoa, eta izan daitekeen konexiorik onena une oro, eta zeuk instala dezakezu.

Gainera, zuzenean mugikorretik kudea dezakezu Euskaltelen bezeroentzako aplikaziotik (Android edo iOS).

Gainera, bezeroentzako aplikazioa aldatu egin da aurten zuretzat, erabilera-esperientziarik onena izan dezazun. Orain, izapide gehiago egin ditzakezu mugikorretik, eta errazago.

Eta, mugikorrez ari garenez, aurten zure smartphonearen pantailarentzako asegurua egin dezakezu Euskaltelen. "Zure pantaila zaintzen dugu" zerbitzu berriarekin, pantaila hausten bazaizu babestuta egongo zara, hilean 1€-en truke.

Noche de Risas by Euskaltel

Euskaltelen ekitaldiak etxera eramango dizkizugu

Izugarri gustatuko litzaiguke zu besaulki-patioan barre-algaraka ikustea, baina irtenbide bat bilatu dugu Euskaltelen bakarrizketa mitikoak huts egin ez ditzazun.

Etxera eramango dizkizugu. Bai, Algara Gaua saioa berrasmatu dugu, zure besaulkian eroso zaudela ikus dezazun eta familiarekin umore-une ederrak partekatzeko aukera izan dezazun.

Izan ere, aurten, ekitaldi askok une bakoitzeko egoerara egokitu behar izan dute.

Euskaltel Fundazioaren Encounterrak online izan ditugu, hala nola Gipuzkoa Encounter, Araba Encounter eta GameGunea; baina baita aurrez aurrekoak ere, Euskal Encounter, adibidez.

Eta, batez ere, aurrez aurreko saioak eta ekitaldi horiek online jarraitzeko aukera konbinatu zituzten irtenbide hibridoak. Hala egin zuten Zinegoak jaialdiak edo Portugaleteko Zinema Express jaialdiak, non laguntzaile izan baikinen.

Go!azen

Aisiak eta kulturak ateak ireki zituzten berriz

Aurtengo urtean zehar, aurrez aurreko jarduera itzuli zen pixkanaka. Eta hor egon zen Euskaltel, aisiari eta kulturari laguntzeko, gehien behar zutenean.

Go!azeneko neska-mutilek telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia egin ahal izan zuten auditoriumetan, eta euskal herri eta hiri asko igaroko dituen kontzertu birari ekin zioten.

Gainera, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan zenuen Kursaalen, baita erakusketez ere, Guggenheim Bilbao Museoan eta Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan.

Sorteos Euskaltel

Zozketa esklusiboak, bezero izateagatik

Jarduera horietan gurekin izan zintezen eta gozatzeko aukera izan zenezan, sarrerak zozkatu genituen gure bezeroen artean. Izan ere, Euskaltelekoa izateak abantaila ugari ditu.

Ekitaldietarako gonbidapenez gainera, 5.383 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Realak edo Athleticek sinatutako elastikoak, Euskaltel Euskadiren maillota, emakumeen derbirako sarrerak eta askoz gehiago eskuratzeko zozketetan.

Hala, 2021ean zehar ia 20 zozketa egin ditugu gure sare sozialetan.

Euskara bultzatzen duten ekimenak babesten ditugu

Euskaltelek ez du hutsik egin euskara sustatzen duten ekimen eta proiektuekin izan ohi duen hitzordura. Izan ere, euskara nortasun-ezaugarri gisa sustatzeko dugun konpromisoak gidatzen gaitu egiten dugun guztian.

Eta hala izan da beste urtebetez.

Fiestas de las ikastolas

Egizu bat gurekin berriz itzuli diren ikastolen festetan; aurten, “Euskal Joko eta Kirolak” egin ditugu lehen aldiz. Euskal kulturaren olinpiada horietan, gure jokoetan eta kiroletan zein trebeak diren erakutsi zuten parte-hartzaileek: lokotxak, txinga, zaku-saltoak, giza proba, zaku-eroatea, toka, harri-jasotzea, trontza, ingudea, sokatira...

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka ere aurrez aurrekoa izatera itzuli da. Oraingoan, aurrez izena eman behar izan da Landako Gunera eta Plateruenako ekitaldietara joan ahal izateko, segurtasun-neurriak bermatze aldera. Baina, horrez gainera, azokako jardueraren jarraipena etxetik egiteko aukera izan zenuten guztiok, webgunearen eta onlineko dendaren bidez.

Hain berezia izan den urte honetan, Euskaltelek bi modutara lagundu dio Azokari.

Batetik, dena ondo irten zedin soluzio teknologikoak eman ditugu, segundoko 1GB-eko Interneteko konexio simetrikoarekin. Eta kalitaterik onenaz ikus eta entzun zenitzan streaming bidez eman ziren eduki eta kontzertuak, ia 4km-ko zuntz optikoa prestatu genuen Landakon eta Plateruenan.

Eta, aurten, beste ezusteko bat genuen zuretzat. Stand propioa izan dugu Landako Gunean. Han izan ziren gure kideak telefono mugikorra euskaraz konfiguratzen erakusteko, besteak beste.

Euskalteka

Euskaraz eduki gehiago Euskaltekan, eta Edonon aplikazio berria

2021ean hainbat ordu eman ditugu telebistaren aurrean. Eta onlineko entretenimendua, hain zuzen, gurekin geratzeko etorri da.

Eskari horri erantzuteko, Replaytekako eskaintza handitu genuen, zure gustukoa aukeratzeko eduki-aukera zabala izan zenezan: Calle 13, Syfy eta DreamWorks kanaletako onena, Universal+en; Fox-eko edukirik onenak, Fox Now zerbitzuan; zinema eta telesailak, AXN Now kanalean; eta, dokumentalak, National Geographic Nowen.

Eta eduki gehiago euskaraz.

Aurten, gure bezeroek Euskalteka, euskarazko ikus-entzunezko edukien plataforma, erabili ahal izan dute Replayteka zerbitzuan. Eta han ezinbestekoa da Go!azen fenomenoa, lehenengo ataletik hasita.

Zenbat maratoi egin ote dituzu aurten, eta ez telebistan bakarrik; baita mugikorretik, tabletatik eta ordenagailutik ere, Edonon aplikazio berriari esker. Orain, barne hartzen du Chromecast-aren bidez edukiak telebistara bidaltzeko aukera eta ikusten ari zaren edo grabatu dituzun telesailak zure gailu guztietan sinkronizatzekoa.

Edonon

Emakumezkoen futbol-partida, eta marea laranja Vueltan

Denboraldi honetan ere, Euskal Herriko kirolean berdintasuna eta konpromisoa bultzatzen jarraitu dugu.

Encuentro Mujer y Deporte

Horregatik, topaketa berezi bat antolatu genuen Athletic Club Bilbao, Real Sociedad, Sociedad Deportiva Eibareta Club Atlético Osasuna taldeetako emakumezko jokalarien artean, aurten ere gure babesa izan baitute talde horiek.

Emakumea eta kirola” topaketa birtuala, Euskaltelek antolatua, aukera ederra izan zen lau jokalari bikain elkartzeko, zeinak iraunkortasunaren, ahaleginaren eta beren burua etengabe hobetzearen adibide garbiak baitira. Benetako luxua!

Horixe bizi izan zuen marea laranjak ere, 8urteren ostean Vueltan berriz parte hartu baitu Euskaltel Euskadi taldeak.

Nuevo maillot Euskaltel Euskadi

Gotzon Martínek kontatu zigun nola bizi izan zuen une historiko hori. Urte-hasieran ere izan ginen harekin, denboraldi berriaren aurkezpenean, baita duela gutxi ere, taldearen maillot berriaren aurkezpenean.

Ikusten duzunez, emozioz, itzuleraz eta berrikuntzaz betea izan da urte hau.

Baina, batez ere, zure ondoan egin dugu 2021 osoa. Ahalik eta gehiena lagundu izana espero dugu.

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik.

Euskaltelen talde guztiak onena opa dizu urte berri honetarako, baita osasuna ere.

Eguberri on!!