Hemen dugu 2018a... Asmo onak adierazteko unea da; mahatsak jaten ditugun bitartean ahapeka egiten ditugun promesa horien unea. Baina, jakina, zuk ez duzunez erretzen, urteak daramatzazunez abdominalak lantzen gimnasioan, eta ondo baino hobeto dakizkizunez ingelesa, frantsesa eta arabiera... beste asmo on batzuetan egin beharko dugu indar: asmo teknologikoetan. Horiek bai onak! ?
- Bikotekide ohiaren Instagram ikusteari utzi. Badakigu haren argazkietan kuxkuxean aritzeko noiznahi mugikorra eskatzen diozula lagunen bati, baina iritsi da garaia aurrera egiteko eta zu zeu izateko inbidia ematen duzuna honelako argazkitzarrekin.
- Garbiketa egin zure WhatsAppeko taldeetan. Hori esan zenuen jada abuztuan, hitz egin baikenuen gazteoi gertatzen zaizkigun egoera kritikoez, baina oraindik hor segitzen dute. Beraz, edo kendu, edo izena aldatu, ez baita normala oraindik “Eiderren urtebetetzea” izeneko talde bat izatea... 2016koa!
- Zure Windows/MAC-aren zakarrontzia hustu. Nahi duzu jakin ea Diogenesen sindrome digitala duzun? Sakatu eskuineko botoia, “Propiedades”, eta zur eta lur geldituko zara hor zenbat giga dituzun ikusita.
- Eguneratu Spotifyko zerrendak. Mesedez, aspaldi da “Despacito” ez dagoela puri-purian, eta hainbeste gauza dago oraindik ezagutzeko!
- Mugikorreko argazkiak disko gogor batera pasatu. Ezin zara bizitza guztian ibili mugikorreko argazkietan bila eta bila, orain dela hiru urteko oporretakoak aurkitu arte... Hartu kablea eta pasatu ordenagailura...; nagia ematen du, baina segundo bat baino ez da.
- Aldatu bideratzailearen pasahitza. ORAINDIK lehengo gakoa duzu bideratzailean, XCDk5300034ljfdsflkj23 hura? Istant batean alda dezakezu-eta Euskaltelen aplikazio honekin! Tira, ez sufriarazi lagunei etxera bisitan etortzen zaizkizunean, eta jarri pasahitz atseginago bat.
- Hustu Gmail-eko DENAK karpeta. Banan-banan markatu beharko dituzu Gmail-eko DENAK karpetatik behin betiko ezabatu nahi dituzun mezuak, eta, beraz, has zaitez prestatzen milaka laukitxo markatzeko...; gainera, ERNE IBILI, okertu gabe, mezu onak ere karpeta horretan daude eta!
- Gmail-i eskatu DENAK karpeta husteko metodoa aldatzeko. ? Edo aldatu irailean gomendatu genizkizun plataforma hauetako batera.
- Aldatu pasahitza postari, ordenagailuari, mugikorrari, BIZITZAN BEHIN BEDEREN. Edo beti berak erabiltzen dituzten horietakoa zara?
- Kasu egin ordenagailuan agertzen den eguneratze-mezuari. Badaramatzazu 6 hilabete MACari esanez bihar gogorarazteko berriz, eta iritsi da eguna!
- Deskargatu aplikazio bat asmo teknologiko onak gogorarazteko. Zerrenda honekin, zure denbora eta agenda antolatzeko aplikazioak izanda, aitzakiarik gabe geratuko zara.
- Ez gehiago begiratu lo egiteko zenbat ordu gelditzen zaizkizun mugikorreko alarma jartzen duzunean. Ohitura gaizto bihurtzen ari zaizu hori jada.
- Desinstalatu jada erabiltzen ez dituzun aplikazio horiek guztiak, eta utzi benetan balio dutenak, hala nola Euskaltel WiFi (begi-keinua, begi-keinua). Ghost radar ez da inoiz oso baliagarria izan, eta Voice charger plusek ez dauka jada hasierako grazia bera.
- Ez gehiago harritu-plantak egin Vikingosen azken kapitulua ikustean. Badakigu ikusia zenuela Replaytekan baina ez zinela ausartzen bikotekideari esatera…
- Utzi ordenagailuaren teklatuaren gainean jateari, edo behintzat zapitxo bat pasatu... Txokolateak eta gailetek papurtxoak uzten dituzte eta ;)
- Eta, bide batez, garbitu hatz-markak ordenagailuaren pantailan. Letrak ere lanbrotsu ikusten hasi baitzara, eta ez hain zuzen miopia daukazulako...
- Kendu egoerako lelo tipikoa: Hey there, I’m using Whatsapp. Zerbait orijinalagoa bururatuko ahal zaizu zure kontaktu guztiei esateko!
- Aldatu zure mugikorraren pantailako beira tenplatua. Ondo dago zure smartphonea babestu izatea hainbat abenturatan, jaialdi, opor eta koadrillarekiko jaietan, baina 5 zartadura baldin baditu, igual aldatzeko garaia ere izango da, ezta.
Ikusten duzun bezala, errazak dira betetzen... eta urte guztia daukazu horretarako! Beraz, ekin horri urtarrilaren 1ean. Eta, beste asmoren bat baldin baduzu 2018rako, konta iezaguzu!