Aurten ere doako WiFi-a eta hainbat eta hainbat jarduera eta lehiaketa eskaini ditugu Bilbao BBK Liveko gure standean.

Hiru egunez, Euskaltel WiFi eta Free WiFi gure zerbitzuak eskaini dizkiegu, doan, 112.000 laguni baino gehiagori jaialdiko beren unerik gogoangarrienak lagunekin partekatzeko. Eta hori gehien eskertu dutenak Kobetamendin bildutako 30.000 atzerritarrak izan dira. Musika-esperientzia aparta eskaini nahi izan diegu denei aurten ere, baina, horretaz gain, baita bizitakoa unean bertan lagunekin partekatzeko aukera ere.

Eta gure standak egundoko garrantzia izan du zeregin horretan. Gure animazio-taldeari esker, jaialdiko txokorik dibertigarri eta ospetsuenetako bat izan da Euskaltelen standa. Milaka lagun pasatu dira handik gure txanoetako bat jartzeko eta WiFi-az doan gozatzeko. Gure furgoneta argazki asko eta askotako protagonista izan da, ia gure bi influencer gustukoenen pare: @eiderpaskual eta @stoneismynamee. Bide batez, Eider, Alex, eskerrik asko zuen konpainiagatik eta Instagram bidez bidalitako agur guztiengatik: poz-pozik eskaini dugu WiFi-a doan. Guk ere maite zaituztegu! ;-)

Eta musika-zurrunbilo hori guztia borobiltzeko, Gazteako DJak: DN Bus, A. Gaultier, Bassdropper, Oier Mendizabal eta Mikel GH. Musikaz gozarazi ziguten denek, eta gure standeko jarduerarik arrakastatsuenaren luxuzko telonero izan ziren gainera: playback-lehiaketa, izar berrientzako abiapuntu ezin hobea, zeinek une benetan gogoangarriak eskaini baitzizkigunJ. Ez dakigu zergatik izan zen: musikak inspirazioa ekarri zizuelako, dena kutsatzen zuen giro aparta zegoelako edo... datorren urteko BBK Liverako bonu bat zozkatzen genuelako, baina DEN-DENA EMAN ZENUTEN parte-hartzaileek! ESKERRIK ASKO! ;)

Bilbao BBK Live 2017Eta jaialdian den-dena eman zutenen artetik, BBK Liveko bonu bikoitzak eskuratzeko gure lehiaketako irabazleak aukeratu nahi ditugu. Minutu batzuk baino ez genizkien hartu, batere eragozpenik gabe goza zezaten jaialdiaz, baina nahikoa izan ziren, bai horixe, ikusteko primeran ari zirela pasatzen.

Susana izango zen, ziur asko, sariari etekinik handiena atera ziona. Lehenik eta behin, ez zuelako inola ere espero irabaztea: gure sare sozialetan eman zuen lehiaketan parte hartzeko izena, azken-azken unean, eta... hara! Saria! Bere trasteak eta mutil-laguna hartu, eta primeran pasatu zuten jaialdiko kanpinean.

Nereak eskura zituen baliabide guztiak erabili zituen bere talderik gustukoenak ikusteko sarrerak lortzeko: The Killers. Ahizpak 2011n Coldplayren kontzertuan ateratako argazki bat hartu, Instagrameko gure lehiaketan parte hartu zuen eta... voilà: Zornotzatik Kobetamendira, Maialen laguna eskutik hartuta. Gainerakoa imajinatu dezakezue: Nerea eta Maialen, euria ere ahaztuta, saltoka Brandon Flowers eta kideak ikustera joan ziren beste 40.000 lagunekin batera, Mr. Brightside, Spaceman eta Somebody told me kantekin liluratuta.

Ganadores Experiencia BBK Live

40.000 lagun horien artean, Unai eta Pablo ere egon ziren, Las Vegas taldearen bi zale amorratu, sarrerak gure Facebookeko orriaren bidez lortu zituztenak, Unai gure sare sozialen jarraitzaile sutsua baitaJ. Segi horrela, Unai!

Eta Marlene, zenbat urte BBK Live-ra joan gabe! Aurten, ordea, ezin zion hutsik egin hitzorduari, 4 VIP sarrera egokitu baitzitzaizkion newsletteraren gure lehiaketan. Mikel eta beste lagun batzuk besotik heldu eta garai bateko kontzertu-zaletasuna berreskuratu zuen!

Ez, ordea, edozein modutara: BBK Live Experienceko gure sariek musika dute, noski, musika asko, baina baita luxuzko kanpaldia ere glamping batean, tour bat backstagetik, afari bat artistekin...

Hau da, osagarri interesgarri askoak, BBK Live esperientzia benetan aparta bihurtuko dutenak. Eskerrik asko gurekin batera bizitzeagatik!