2020an, egunean jarri behar izan duzu teknologien erabileran. Eskerrak denok berdintsu geunden! Pasadizo barregarri gisa geratuko dira hainbat egoera deseroso; adibidez, Zoom-en edo Skype-n eskua fisikoki altxatzea, eta ez botoia erabiliz. Egin ezazu zure asmo-zerrenda 2021ean teknologien crack bat izan zaitezen.

  • Bideo-deien aplikazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Zoomen eskua altxatzea benetan gertatu da ?. Miatu aplikazio hauek, lehen ez ezagutzen ez zenituen funtzioak aurkitzeko: elkarrizketak grabatzea, pantaila partekatzea, itxarongelak martxan jartzea...

  • Bileretan distira egitea, baina benetan. 2020an, txukun baina informal ibili gara, gerritik gora. Eskatu Erregeei LED argien eraztun bat, online aurpegirik ederrena erakusteko. Bikainak dira; tripode bat dute mugikorra jartzeko, eta ordenagailuaren atzean jar ditzakezu.
  • Tik Tok kontu bat irekitzea. Aisialdia onlinekoa da orain, eta Tik Tok sare soziala da nagusi. Beraz, ez geratu kanpoan, egin kontu bat, eta ondo pasa bideorik biralenekin.

  • Instagrameko Reel-ak probatzea. Reelak izan dira, aurten, beste berrikuntza bat; Tik Token erako bideo laburrak dira.
  • Netflix Fan kontratatzea. 2020an, funtsezkoa izan da etxeko aisialdia, eta hala izaten jarraituko du. Plan on bat behar duzu: Netflixeko telesail eta pelikula onenak, eta 10 GB estra mugikorrean. Oraindik ez duzu ikusi 'El desorden que dejas’?
  • Wifi bideratzaileari probetxu handiagoa ateratzea. Inoiz baino gehiago konektatzen zara wifi bidez, eta ziztu bizian ibiltzea behar duzu. Inoiz entzun duzu ezer 5G wifiari buruz? Azken belaunaldiko Euskaltelen zure bideratzaileak badu 5 GHz-eko sare hori, abiadura handiagoan eta interferentzia gutxiagorekin nabiga dezazun.

  • Bizum bidez transferentziak egitea. Gabon hauetan hamaika bider entzungo zenuen: Bizum bidez ordainduko dizut. Oraindik erabiltzen ez baduzu, jarri asmoetan, ezin erosoagoa baita mugikorretik momentuan bertan dirua bidaltzea.
  • WhatsApp profesionalen gisa erabiltzea. Mezularitza-aplikazioak ziur asko ezagutzen ez dituzun funtzio asko ditu. Probetxu guztia ateratzeko, hasi trikimailu hauek erabiltzen.
  • Mugikorreko edo ordenagailuko argazkiak eta fitxategiak hodeian gordetzea. Egin tokia mugikorrean, argazkiak, dokumentuak eta era guztietako edukia birtualki gordeta. Meme eta gifen garbiketa egiteko ere aprobetxa dezakezu aukera ?.
  • Zeure burua online zaintzea. Urte berriko asmo klasiko nagusia da. Eta bai, orain kiloak jaisteko ere Internetez baliatzen gara. Nork ez du egin etxeko egongelan Patry Jordanen bideoren bat? Hona hemen etxean kirola egiteko beste plataforma batzuk.

Kontuz, otsailean ez utzi asmoak bertan behera, elkar ezagutzen dugu eta ?.

Eta zuk, zer helburu jarri dituzu 2021ean moderno teknologikoa izateko?