Arratia-Nerbioi eskualdera ere iritsi da merkatuko Interneteko sarerik modernoena, Euskaltelen eskutik. Igorreko biztanleek eskura dituzte dagoeneko etxerainoko zuntzaren (FTT) abantailak.
Igorreko zuntz-hedapenari buruzko xehetasun batzuk kontatuko dizkizugu.
Kontsultatu Igorreko zuntz-estaldura
Zer abantaila dituen Igorreko zuntz optikoaren eskaintzak
Jakin nahi duzu nolakoa den Euskaltelen zuntz ultralasterreko sarea? Zer abantaila dituen azalduko dizugu:
- 10Gb simetrikorainoko abiadura Interneten. Hau da, beste sareak baino lau aldiz handiagoa. Sarea 10Gb simetrikoraino iristeko prestatua dago (hots, abiadura bera igotzeko eta jaisteko), eta orain 1Gb-eko abiadura eskaintzen du, simetrikoa hori ere.
- Wifi-estaldura hobea Etxeko gailu guztiak konektatuta dituzula topera nabigatzen ari zarenean, bideratzailetik urrun egon arren, orduantxe ikusiko dituzu nabarmenen WiFi 6 unibertsalaren abantailak. Eta, gainera, WPA3 protokoloari esker, segurtasun osoz nabigatuko duzu.
- Esan agur atzerapenei. Badakizu zein irtenbide dugun atzerapen gogaikarrientzat? Zuzeneko konexioa izatea gamingeko zerbitzari nagusietara eta zenbait plataformatara (besteak beste, Twitch-era).
- Aparteko osagai bat ere badugu: 4K telebista. Android deskodetzaileari esker, zure telebista Smart TV bihurtuko duzu, eta plataforma gogokoenen edukiak ikusi ahal izango dituzu, hala nola Netflix edo Disney+ plataformetakoak, 4K kalitatean. Horrez gain, aplikazioak deskargatu ditzakezu, eta Replaytekara sartu.
Gehitu mugikor-tarifak Zuntza MAXi Igorren
Zure zuntz-sarerako osagarririk onena gure mugikor-tarifak dira. Tarifa horiekin, faktura berean jasoko dituzu finko eta mugikorreko kontsumoak. Erosoa eta merkeagoa izango da zuretzat.
Giga mugagabeko gure mugikor-tarifek, finkoetara eta estatuko mugikorretara dei mugagabeak eskaintzeaz gain, 5G estaldura onena barne hartzen dute. Hala, azkarrago nabigatu ahal izango duzu teknologia hori jada zabaldu dugun lekuetan, betiere zure mugikorra bateragarria baldin bada teknologia horrekin, noski.
Ikusi Igorrerako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Kontratatu zuntza eta mugikorra Igorren
Oraindik ez bazara Euskaltelen bezeroa eta Zuntza MAXi buruzko xehetasunen berri izan nahi baduzu, kontsultatu gure webgunean edo deitu telefonoz.
Gure bezeroa baldin bazara, gu jarriko gara zurekin harremanetan, zuntz berrira alda zaitezen zure inguruan prest egon bezain laster. Bideratzaile berria jarriko dizugu etxean, inolako kostu gehigarririk gabe.
Euskaltelen zuntz optikoko estaldura Igorren
Igorreko 2.000 etxebizitza eta negoziok baino gehiagok badute jada Euskaltelen Zuntza MAX... baina gehiago nahi dugu.
Beraz, lanean jarraitzen dugu herrian estaldura handiena duen operadorea izateko eta Euskadiko txoko guztiek merkatuko Internet sare modernoena edukitzeko.
Igorre, historia luzea Arratia ibaiaren ertzean
Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean dago Igorre, Aramotz eta Mandoia mendiek inguratuta.
Arratia ibaiak zeharkatzen duen Bizkaiko udalerri hau Arratia-Nerbioi eskualdeko hiriburua da.
Kondaira, mito eta paisaia ikusgarriz betetako lurraldea da, eta historia handiko herria, epipaleolitikoan baitu jatorria, Getaluetako leizean ikusten denez.
Ondare historikoari dagokionez, aipagarriak dira Andre Mariaren eliza, XIII. mendekoa; Elgetzuko San Kristobal ermita erromanikoa, barruan XVI. mendeko erretaula gotiko bat duena; eta Hilario Soloetaren Etxea, XVIII. mendean eraikia.
Igorreri buruz ari garela, ezin ditugu aipatu gabe utzi San Antonio jaiak, eta, besteak beste, txupinazoa eta txosnetatik abiatzen den larrain-dantza.
Igorre hazten eta modernizatzen ari da, eta Euskaltelen zuntza da aliaturik onena bizilagunek eta enpresek gaur egungo behar teknologikoei erantzuteko gai den sare moderno bat izan dezaten.
Argazkia: Igorreko Udala.