Gora bidean doan Bizkaiko herri bat da Derio. Haren arkitektura eta ondare tradizionalei egitura modernoko hirigunea gehitzen zaie. Orain, beste urrats bat egin du berrikuntza teknologikoko prozesuan, Euskaltelen eta haren zuntz optikozko sare ultralasterraren eskutik.
Deriokoa zara eta Internet jarri nahi duzu zure etxean edo negozioan? Jarraitu irakurtzen, hau interesatuko zaizu eta.
Kontsultatu Derioko zuntz-estaldura
Euskaltelen zuntz optikoko eskaintza Deriorako.
Zuntza MAX ezagututakoan, ziztuan etorriko zara guregana zuzenean etxeraino iristen den (FTTH) eta ADSLak eta beste sare batzuek baino askoz abiadura handiagoa eskaintzen duen zuntzaren abantailez lehenbailehen baliatzeko.
- WiFi 6 unibertsala: Abiadura handiagoa izango duzu, une bakoitzean kalitate oneneko banda aukeratzen baitu modu adimentsuan, eta 4 aldiz estaldura handiagoa du, nahiz eta bideratzailetik apur bat urrundu.
- 10Gb-erainoko abiadura simetrikoa Igotzeko eta jaisteko abiadura bera du gure zuntzak. Gainera, 10Gb-eko abiadura emateko prestatua dago. Dagoeneko 1Gb-eko konexioa dute gure bezero partikularrek.
- Atzerapenik eta lagik ez zure gogoko streamerak edo onlineko jokoak ikusteko. Nola? Gaming-zerbitzari onenetara konektatu gara.
- Eta, gehigarri gisa, gure 4K deskodetzailea. Netflixeko, Prime Videoko eta antzeko plataformetako telesail eta film gogokoenak 4K kalitatean ikusteko. Bihurtu zure telebista Smart TV, Android TV duen deskodetzaileari esker, eta aprobetxatu aplikazio onenak deskargatzeko.
Gehitu mugikorra Euskaltelen zuntzari
Euskaltelentzat ez da aski zuri zuntza eskaintzea.
Zure mugikorrerako datu mugagabeen tarifarik onena ere eskaintzen dizugu, 5G estaldura barne dela, baldin eta zure telefonoa teknologia horrekin bateragarria bada, eta teknologia hori zure inguruan erabat zabaldu bada. Abiadura handiagoa edo prozesatzeko gaitasun handiagoa emango dizu, eta, horretaz gain, Internet goitik behera aldatuko duten funtzionalitate berri pila bat.
Zuntza eta mugikorra kontratatzen badituzu, bi kontsumoak faktura bakarrean jasoko dituzu. Erosoagoa izango zaizu, eta hilero pixka bat aurreztuko duzu.
Ikusi Derioko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Kontratatu zuntza eta mugikorra Derion
Oraindik bezeroa ez bazara, begiratu gure webgunean edo deitu iezaguzu zalantzak argitzeko.
Dagoeneko bezeroa bazara, guk geuk deituko dizugu gure zuntza zure inguruan erabilgarri dagoenean. Ondoen datorkizunean zure etxera joango gara, eta bideratzaile berria instalatuko dizugu, inolako kosturik gabe. Gainera, instalazioa aldatuko dugu, zure etxean edo negozioan zuntzeko konexio simetrikoa jartzeko.
Derio Euskaltelen zuntz optikozko sarera konektatuta
Derioko 3.000 etxebizitza eta negozio baino gehiago daude dagoeneko gure zuntz-sarera konektatuta.
Baina lanean jarraitzen dugu Euskadiko txoko gehiagotara iristeko eta zure herrian estaldura onena duen operadorea izateko.
Gure bezeroengandik hurbil inbertitzea eta gure sarea modernizatzea da helburua, etorkizunerako prest egoteko.
Derio, ibaiz inguratutako industriagunea
Txorierrin dago Derio, Asua ibaiaren eta Untza errekaren artean.
Hirigune historikoa nabarmentzen da; han daude, besteak beste, San Kristobal eliza, X.mendekoa, eta antzinako seminarioa, ospitale psikiatriko izandako eraikin handi bat.
Baserriak ere badaude, hala nola Gaztañaga, Larrabarri edo Islabe, Klaratarren Monasteriotik hurbil.
Derioko ingurune naturala
Ingurune naturalari dagokionez, merezi du Aiartzako basoa ikustea, Untza, Keretxo eta Aiartza ibaien inguruan. Bertako zuhaitzak dira han nagusi, hala nola urkiak, gaztainondoak eta ametzak, eta hegazti- eta txori-espezie ugari, hala nola eskinosoa eta birigarroa.
Deriori buruz ari garela, ezin aipatu gabe utzi bi ur-errota zaharrak: Kaltzako errota, 1777an eraikia, eta Orroño Errota, bi altuerako eraikina, harlangaitzezko hormak eta ate dintelduna dituena, mota horretako eraikuntzen ohiko egituraren erakusgarri.
Deriok jauzi handia egin du modernizazio teknologikoan, Euskalteli eta merkatuko zuntz-sare ultralasterrari esker (merkatuko modernoena da).
Irudia: Derioko Udala.