Bilbo Handian eta kostatik oso gertu dago Berango, ondare arkitektoniko eta kultural aberatseko herria. Eta, orain, gainera, Euskadiko zuntz optikoko sarerik modernoena ere badu, ezin egokiagoa telelanerako, telesailak streaming bidez ikusteko eta askoz gauza gehiagotarako.

Berangon Internet kontratatzeko asmoa baduzu, ezagut itzazu Euskaltelen etxerainoko zuntz optiko berriak (FTTH) dituen abantaila guztiak.

Kontsultatu Berangoko zuntz-estaldura

Nolakoa den zuntz-eskaintza Berangon

Konexio simetrikoa —aukera emango duena etorkizunean10Gb-erainoko abiadura eskaintzeko—, wifi-estaldura etxeko edozein tokitan zure gailu guztietarako eta 4K deskodetzailea zure telebista Smart TV bihurtzeko. Hauek dira Berangon erabiltzeko prest daukazun Euskaltelen zuntz ultralaster berriaren ezaugarriak:

  • Interneteko konexioaren abiadura handiagoa ADSLaren eta beste sare batzuen bidez lortzen dena baino. Interneteko konexio azkarragoa behar baduzu, ZuntzaMAX interesatuko zaizu. Euskaltelen bezeroak dagoeneko 1Gb-eko abiadura baliatzen dute, eta sarea prest dago 10Gb simetrikoraino iristeko (hots, abiadura bera igotzeko eta jaisteko).
  • Wifi-estaldura lau aldiz handiagoa: etxeko gailu guztiak (mugikorra, ordenagailu eramangarria, kontsola...) wifi-sarera konektatzeko, nahiz eta bideratzailetik urrun egon. Wifi 6 unibertsalak estaldura handiagoa, abiadura handiagoa eta segurtasun handiagoa (WPA3 protokoloaren bidezkoa) eskaintzen ditu.
  • 4K telebista eta aplikazioen deskarga: Android TV duen 4K deskodetzailea instalatuko dizugu etxean, zuzenean telebistara deskargatzeko gehien erabiltzen dituzun aplikazioak —adibidez, Netflix—, eta urrutiko agintearen bidez sartzeko zuk nahi duzunera. Eta, gainera, eduki guztiak 4K kalitatean.

Euskaltelen zuntz berriaren beste abantaila batek oso zoriontsu egingo ditu etxeko gamerak. Izan ere, atzerapenik txikiena bermatzen dugu, kuadrillarekin jokatzeko edo Twitch-eko streamak ikusteko batere atzerapenik gabe.

Eta mugikorreko tarifak ere badituzu zuntz-eskaintzan

Abiadura handiko Internet, wifi-estaldura ezin hobea, telebista modernoa eta... Mugikorra falta da pakete horretan, ezta? Lasai, denean pentsatu dugu, eta linea bat edo gehiago erants ditzakezu Euskaltelen zuntzeko zure eskaintzan.

Aukeratu datu-tarifa mugagabe bat nahi adina giga izateko mugikorrean, eta, batez ere, 5G estaldurarik onena izateko; hala, ziztu bizian nabigatuko duzu 5Grako antenak jarriak ditugun lekuetan.

Ikusi Berangorako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Berangokoa zara, eta zuntza eta mugikorra kontratatu nahi dituzu

Oso erraza da. Euskaltelen bezeroa ez bazara eta Berangon zabaldu berri dugun etxerainoko zuntz optiko berria kontratatu nahi baduzu, ikusi eskaintza gure webgunean edo jarri gurekin harremanetan telefonoz.

Euskaltelen bezero baldin bazara jada, zuntza MAX berrira aldatuko zaitugu, zuretzat prest egon bezain laster. Deitu egingo dizugu, instalatzailea zure etxera joan dadin wifi 6 bideratzaile unibertsal berria eta Android4K deskodetzailea doan instalatzera (oraindik ez baduzu). Eta kito.

Zuntz optikoko estaldura Berangon

Berangoko biztanleek erabiltzeko prest dute zuzenean etxeraino iristen den zuntz-sare berria. Bizkaiko eskualde askotan zabaldu dugu jada zuntza, eta lanean jarraitzen dugu estaldura zabaltzeko.

Gaur egun, Berangoko ia 2.500 etxebizitza eta negoziok badute jada aukera abiadura handiko Internet eta Euskaltelen zuntza MAXen estaldurarik onena baliatzeko.

Berango, ondare benetan bakarra

Nabarmentzekoa da Munarrikolandako gune megalitikoa, Berango eta Sopela artean kokatua; turista asko erakartzen ditu. Hiru tumulu zirkularrek eta trikuharri batek osatzen dute gunea, eta benetan merezi du ikustea.

San Domingo Guzmanen eliza eta Santa Ana baseliza nahitaez ikustekoak dira. San Domingoren festa abuztuaren 4an ospatzen da, Santa Ana zaindariaren jaiak, berriz, uztailaren bukaeran.

Ez dira ahaztekoak orobat Otxandategi dorrea, Berango-Uriarte dorrea eta Agirreren jauregia, baserriak eta Gobela ibaiertzeko ur-errotak.

Gainera, mendi-ibilaldi ederrak egiteko paraje ugari ditu Berangok; esate baterako, Uribe eskualdea zeharkatzen duen ibilaldia edo Munarrikoladara igotzen dena.

Bere buruaz harro egoteko arrazoi ugari ditu Berangok, eta, orain, gainera, merkatuko zuntz-sarerik modernoena ere badu.

Irudia: www.berango.net