Industria-jarduera hain handia izanik eta Bilbotik kilometro gutxira egonik, merkatuko zuntz-sare modernoena behar zuen. Eta, orain, badu; izan ere, dagoeneko Basaurik eskura du Euskaltelen zuntz optiko ultralasterreko sare berria.

Kontsultatu Basauriko zuntz-estaldura

Nolakoa den zuntz-eskaintza Basaurin

Ideia bat izan dezazun, gure zuntz-sare berria 10Gb simetrikora iristeko gai da. Gaur egun, 1Gb-eko abiadura eskaintzen die erabiltzaile guztiei, eta hori pentsaezina zen duela gutxi arte. Baina ez hori bakarrik. Beste abantaila hauek ere baditu:

Wifi-estaldura hobea Wifi 6 unibertsala duen gure bideratzailea merkatuko berriena da, eta lau aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du. Eta, horretaz gain, abiadura handiagoa eta segurtasun handiagoa, WPA3 protokoloari esker.

Esaten badizugu gaming-zerbitzari onenetara eta Twitch plataformara konektatuta dagoela, agian ez duzu ulertuko zertaz ari garen; bai, ordea, esaten badizugu modu horretan atzerapenik txikiena lortzen dela, eta lag-free bermatua duela.

Android-4K duen telebista-deskodetzailea ere barne hartzen du; hala, zure telebista Smart TV bihur dezakezu, zure aplikazio gogokoenak deskargatu, eta Netflix edo Amazon Prime Videoko telesailik onenekin egunean jarri. Gainera, automatikoki graba ditzakezu zure programa eta telesail gogokoenak, nahi duzunean Replaytekan ikusi ahal izateko.

Nola ez, abiadura handiagoa eskaintzen du: gure zuntz-sarea beste zuntz batzuk baino lau aldiz azkarragoa da. Orain, bezero partikularrei 1Gb ematen ari gara, baina, esan bezala, prest dago 10Gb-era iristeko; eta simetrikoak, gainera (hots, igotzeko eta jaisteko abiadura bera).

Gehitu 5G-a duen mugikor bat Euskaltelen zuntzari

Nahi adina nabigatu nahi duzu, eta inoiz ez geratu daturik gabe? Euskaltelek behar duzuna dauka: gehitu giga-kopuru mugagabea duten mugikorreko tarifak zure zuntz-eskaintzari.

Gainera, zure mugikorra 5G-arekin bateragarria bada, haren abantaila guztiez baliatu ahal izango duzu automatikoki teknologia hori dagoeneko erabilgarri dagoen tokietan. Izan ere, Euskaltelek Euskadiko lurraldearen %70ean baino gehiagoan eskaintzen du 5G-a dagoeneko, eta kopuru horrek hazten jarraitzen du.

Eta zuntzaren eta mugikorraren kontsumoa faktura berean izango dituzu. Erosoagoa da, eta dirua aurreztuko duzu, gainera.

Ikusi Basaurirako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Basaurin

Euskaltelen bezeroa bazara, nahikoa duzu telefonoari erantzutea bideratzaile berria instalatzera zure etxera joateko deitzen dizugunean.Zure inguruan Zuntza MAX erabilgarri egon bezain laster, azkar eta doan egingo dizugu aldaketa.

Oraindik bezero ez bazara, deitu iezaguzu, edo begiratu gure webgunean Euskaltelen zuntzari buruzko xehetasunen berri izateko. Deitu, inolako konpromisorik gabe, jakin zein eskaintza ditugun etxerako, eta, baten bat gustatu bazaizu, hitzordua egingo dugu, zuk esandako egunean.

Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Basaurin

Basauriko herritar askok ezagutzen gaituzte, 5.000 etxebizitza eta enpresa baino gehiagotara iristen gara dagoeneko eta.

Eta lanean jarraitzen dugu, laster jende gehiagoren esku egon dadin zuzenean etxeraino iristen den (FTTH) eta beste zuntz batzuen eta ADSLaren aldean abiadura handia duen zuntz-sarea.

Basauri, Nerbioi ibaiaren ertzeko industria-gunea

Basauri Bizkaiko udalerri bat da, Nerbioi ibaiaren bi aldeetan banatua.

Bilbotik hurbil egonik, industria-jarduera handiko herria da, eta siderurgiaren sektoreko enpresa garrantzitsuak daude bertan.

Ondare historiko aberatsa du, eta nabarmentzekoak dira Ariz dorrea, XVI. mendeko bizitegi-jauregi errenazentista bat, eta Arizko San Fausto eta Fínagako San Martin ermitak.

Aire zabalean, Soloarteko parkean, altxor artistiko handienetako bat dago: Agustin Ibarrola artistaren, herriko seme ospetsuaren, lanak.

Basauri: kultura, tradizioa eta berrikuntza

Kultura-jarduera handia ere badu Basaurik. Urtero ospatzen da herrian Euskadiko musika koralaren topaketarik zaharrenetako bat: "Basauriko Ahots-Musika-Topaketak".

Basauri landa-ingurunea izan zen XIX. mendearen bukaerara arte. Orduan iritsi zen Basconiaren fabrika, eta, harekin batera, udalerriaren industrializazioa eta eraldaketa sakona.

Orain, XXI. mendean, Euskaltel eta haren zuntz ultralasterreko sarea Basaurira iritsi dira, etorkizunera eta eraldaketa teknologikora jauzi egiten laguntzeko.

Irudia: Basauriko Udala.